Tag-ak - Best of industry

SORALUCEk BEST OF INDUSTRY AWARD 2015 saria jaso du «txirbil harroketa» kategorian

SORALUCEk BEST OF INDUSTRY AWARD 2015 saria jaso du «txirbil harroketa» kategorian

24-02-2016

Würzburgo-ko Vogel Convention Centerren izan zen ‘Best of Industry Award’ 2015 sari entzutetsuaren banatze ekitaldia. SORALUCEk BEST OF INDUSTRY AWARD 2015 saria jaso zuen «txirbil harroketa» kategorian. DAS (Dynamics Active Stabiliser) berrikuntzarekin, SORALUCEren ikerketa eta garapen departamenduak patentea eskatu duenarekin, makinaren egonkortasun dinamikoa handitzeaz gain, txirbil harroketaren gaitasuna %300 arte handitu daiteke.

DAS sistema, lehen aldiz muga fisikoak gainditu dituen sistema, SORALUCE eta bere zentro teknologikoa den IK4-IDEKOren 4 urteko lankidetzari esker garatua izan da. Hainbat mekanizazio prozesutan egindako aproba praktiko sendoak, erabiltzaileen iradokizunetan oinarritutakoak izan dira, adibidez, makinak sortzen, sorgailuentzako prentsa eta osagaiak muntatzen edota erresistentzia handiko erreminta handiak ekoizten. Kasu guztietan lortu da mekanizazio denbora ia erdira jaistea.