
DANOBATek doitasun handiko tornu bat garatu du NBI Bearings Europerentzat, Okondon duen fabrikazio lantegian
27-03-2018- Errodamenduen fabrikazio lerro erabat automatizatu batean integratuta dago soluzioa
- Garapenak gogorreko torneaketa lanak egiten ditu, prozesuaren errepikakortasun handiarekin eta egonkortasunarekin
- Tornu baten malgutasuna eta artezteko makina baten doitasuna eta ekoizpena konbinatzen ditu soluzioak
DANOBATek, makina-erreminten eta ekoizpen sistema aurreratuen fabrikatzaileak, doitasun handiko tornu bat garatu du NBI industria taldeko kidea den NBI Bearings Europe errodamenduen fabrikatzailearentzat.