
DANOBATGROUPek talentuaren alde egiten jarraitzen du
21-12-2017-
Enpresa taldeak presentzia nabarmena edukiko du datorren abenduaren 27an egingo den Gipuzkoa Talent Forum jardunaldian.
-
Gipuzkoako enpresek karrera profesional arrakastatsua garatzeko eskaintzen dituzten aukeren berri ematea da topaketaren xedea.
Ekonomialariek eta lan merkatuaren azterketetan aditu direnek egindako azken azterlan guztietan datu garrantzitsu bat aipatzen da: etorkizuneko lanbide gehien-gehienak ez dira gaur egun existitzen. Txosten batzuek, gainera, esaten dute kopuru hori %85ekoa izango dela 2030ean. Aldaketa prozesu hau teknologia digitalen iraultzaren babespean gertatzen ari da, eta bere ondorioa da duela urte gutxi batzuk urrutian ere agertzen ez ziren profil berriak eskatzen ari direla.