Skip to main content
2018/04/26

Zibersegurtasuneko sistema eraginkorragoak industria digitalean aurrera egiteko

Zibersegurtasuneko sistema eraginkorragoak industria digitalean aurrera egiteko
  • DANOBATGROUP makina-erreminten fabrikatzailea Enigmedia eta Keynetic euskal startupekin ari da lanean fabrikazio lantegietan datuen transmisioarako sistema seguruagoak garatzen.
  • Eusko Jaurlaritzak startup-ak azeleratzeko eta industriako digitalizazioa sustatzeko duen Bind 4.0 programaren barruan sartzen da proiektua.
  • Programa horren baitan, datorren apirilaren 25ean, startup talde batek euskal taldearen instalazioak bisitatuko ditu, ekimenaren aurrerapenak ezagutzeko.

Teknologia digital berrien industriako aplikazioari esker, posible izaten ari da fabrikazio prozesuen automatizazioan eta ekipoen arteko konexioan oinarritutako lantegi adimendunen eredu berri baterantz aurrera egitea. Halere, paradigma berri horrek erronka batzuk dakartza berarekin, hala nola informazioaren transmisio segurua bermatzearena.

Komunikazioak blindatzeko sistemak optimizatzeko, DANOBATGROUP makina-erreminten euskal fabrikatzailea eta Enigmedia eta Keynetic startup teknologikoak elkarrekin ari dira zibersegurtasuneko proiektu bat lantzen.

Ekimenaren zeregin nagusia da makina eta ekipamenduek ematen duten informazioa enkriptatzea, modu erabat seguruan cloud arkitekturetara bidaltzeko.

“Proiektuaren lehen etapan makinen teknologia operatiboen barruko sareari halako zibersegurtasun bat eman zaio, komunikazioak zifratuz, haren eragiketa ahalmenari eragin gabe”, zehaztu du Elena Urkiak, DANOBATGROUPen ekimenaz arduratzen den pertsonak.

Datuak enkriptatzeko fasearen ondoren, software bidez definitutako sare bat garatuko da (SDN), monitorizatutako makinen datuen fluxuak kudeatzeko eta lainora transmititzeko.

Proiektua BIND 4.0 programan kokatzen da, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen publiko-pribatua, Euskadiko ekintzaileen ekosistema indartzeko eta eduki teknologiko handiko enpresen eta beren jarduera eremuan erreferentziakoak diren industri korporazioen arteko lankidetza errazteko.

Programa honen bigarren edizioan, apirilaren 25ean, parte hartuko duten startup-ak DANOBATGROUPek Elgoibarko herri gipuzkoarrean duen egoitzan bildu ziren, ekimenaren aurrerapenak ezagutzeko eta industri taldeak digitalizazioaren alde egindako apustuaren berri izateko.

Honela, DANOBATGROUPek jendearengana irekita dagoen plataforma berritzaile honen bigarren edizioan bere partehartzea indartu du. Pasa den urtean, talde kooperatiboak fresatzeko makinak monitorizatzeko sistema bat garatu zuen Innovae startuparekin batera. Berez, ekipoetatik etorritako datuak hartu zituen, ondoren birtualizatu eta gailuetan, hala nola tabletetan edo betaurreko adimendunetan bistaratzeko.

DANOBATGROUPi buruz
DANOBATGROUP makina-erreminten fabrikazioan liderra da, eta industriako fabrikaziorako soluzio teknologikoki aurreratuak eta punta-puntako zerbitzuak garatzen ditu. Taldeak 60 urteko esperientzia du doitasun handiko ekipo fidagarriak garatzen eta industri prozesurik zorrotzenetarako teknologiak ikertzen eta aplikatzen.