Skip to main content
2010/12/09

Tenarisek Danobat Tornuetan jarri du konfiantza beste behin

Tenarisek Danobat Tornuetan jarri du konfiantza beste behin

TENARISek eta DANOBATek Argentinako Campanako lantegia tornuekin hornitzeko kontratu berria izenpetu dute. Kontratu horrek Cridan etxeko 2 tornuak ordezkatuko ditu produkzio handiko Danobat etxeko tuboak hariztatzeko bi tornurekin. Tornu hauek punta-puntako garapen teknologikoak dituzte lantegiko Premium hariztaketako gaitasuna handitu ahal izateko.

Danobat liderra da tuboen eta kuplen akaberako lineen hornitzaile integral gisa OCTGren sektorerako. Horri esker, piezen manipulazio automatikoa hornitzeaz gain, erreminten eta mekanizazioko prozesuen irtenbide berriak gara ditzake. Makinaren osaera pertsonalizatu egin daiteke bezero bakoitzaren aurrekontu mailako beharren arabera eta produkzio ertainetara edo handietara doituta. Danobat makina erremintako Europako liderretako bat da. Corporación Mondragonen partaide da . Aipatutako korporazioaren negozio bolumena 15.000 milioi eurokoa da eta 100.000 langile inguru ditu.