Teknologia digitalak Europako industria lehiakorrago baterako ingurune global batean

Teknologia digitalak Europako industria lehiakorrago baterako ingurune global batean

29-05-2018

Jokin Mugarza, DANOBATeko Software & Digital Solutions Managerra

Europako industriak goraka ari diren indarren lehia handiari aurre egin behar dio, eszenatoki horretan erronka garrantzitsuak baititu; halere, eszenatoki horrek aukera handiak ere eskaintzen ditu, esaterako fabrikazio prozesuei aplikatutako teknologien ikerketak gidatzen jarraitzeko aukera.

Laugarren Iraultza Industriala, 4.0 Industria edo digitalizazio industriala izenekoa, informazio eta komunikazioaren teknologiak ekoizpen plantetan ezartzean oinarritzen baita, etorkizuneko lantegi adimendunak eraikitzeko bidean aurrera egiten ahalbidetzen ari da.

Interneten ondoriozko kontzeptu teknologikoak fabrikazio prozesuetan erabiltzeak posible egiten du automatizazioa bultzatzea eta ultradoitasunezko emaitzak lortzea, eskakizunik zorrotzenetako sektoreek, hala nola automobilgintzaren, trenen, energiaren sorkuntzaren edo aeronautikaren sektoreek, egiten dituzten eskariekin bateragarri izanda.

Hainbat teknikaren garapenari esker –esaterako, sentsorika adimenduna– posible izaten ari da makinen funtzionamenduari eta egoerari buruzko datuak denbora errealean ematea. Datu horiek bildu, prozesatu, analizatu eta interpretatu egiten dira, ekipoei etekinik handiena ateratzeko, mantentze lanak programatzeko, hutsegite posibleak iragartzeko eta prozesuen funtzionamendua optimizatzeko.

Iraultza teknologiko horrek, halaber, posible egiten du ekipoen interkonexiorantz aurrera egitea eta lantegi eta tailerren automatizazioan aurrerapenak lortzea, lantegi gero eta adimenduagoak, autonomoagoak eta seguruagoak eraikitzeko. Hitz batean, egungo eszenatokia ez dago erronketatik libre, baina produktibitatea handitzeko eta Europako industriak bere lehiakideen aldean duen posizioa hobetzeko aukera eskaintzen du.
Fabrikazio paradigma berri hau ez litzateke posible izango ikerketa lan intentsurik gabe eta berrikuntzaren eta sektore pribatuari teknologia transferitzearen aldeko apusturik gabe.

Industri enpresa berritzaileenak eredu bat indartzen laguntzen ari dira, non datuak altzairuaren bezain garrantzitsua den lehengaia baitira.

Lortutako aurrerapen teknologiko garrantzitsuek, gainera, balio erantsi handiko zerbitzuak emateko aukera zabaltzen dute, bai eta negozio eredu berriak esploratzeko ere.

DANOBATGROUP euskal industri taldeak ibilbide sendoa eginda dauka teknologia digitalak garatzen eta industriako fabrikazio prozesuetan aplikatzen, zeina bere enpresa nagusien eskaintzaren barruan sartuta baitago erabat: DANOBAT eta SORALUCE.

Apustu garbi baten emaitza, taldearen diru sarreren %8 berrikuntza proiektuetan inbertitzen baita, DANOBATGROUPeko kooperatibek zerbitzu digitalen eskaintza bat garatu dute, zeinarekin makinen kudeaketa adimenduna, mantentze lanetarako estrategien hobekuntza eta fabrikazio lantegien ekoizpenaren optimizazioa egin ahal diren.

4.0 kontzeptuetan oinarrituta taldeak dituen zerbitzuak sartuta daude jada DANOBAT eta SORALUCE makina eta lerro integraletan, eta une honetan munduko hainbat tokitan operatibo daude.

Gure balio digitaleko proposamena, geuk garatutako soluzio batzuen inguruan egituratuta baitago, HMI Smarten moduko teknologietan gauzatzen da. Makinetan sartu den interfaze adimendun bat da, zeinarekin ekipoen egoerari eta funtzionamenduari buruzko informazioa eskuratu baitaiteke.

DANOBATGROUPeko enpresen sistema aurreratuenen artean, industria digitalerako urrats bat handia ekarri duten sistemetako bat da Data System plataforma. Big Data teknologietan oinarritutako zerbitzu sorta bat da, zeinarekin hutsegiteak iragarri, geldialdiak planifikatu eta ekipoen produktibitatea hobetu ahal den.
Gure taldeak, halaber, Control System sistema sortu du. Fabrikazio lerro automatizatuak kudeatzeko sistema bat da, zeinarekin kontrol prozesuak zentralizatzen eta ekipoen egoeren gaineko ezagutzan eta informazioaren zentralizazioan oinarrituta erabakiak hartzen baita.

Gure proposamena osatzeko, Intelligent Components izenekoak daude. Makinetan sartutako gailuak dira, ekipoen doitasuna, fidagarritasuna eta produktibitatea hobetzeko asmoz.

Soluzio horien integrazioa Makina-erremintaren Bienalaren hurrengo edizioan ikusi ahal izango da, maiatzaren 28tik ekainaren 1era, Bilbao Exhibition Centren (BEC).

DANOBATGORUPek berrikuntzaren alde egiten duen apustuak helburu garbi dauka: industriaren digitalizazioa sendotzeko bidean aurrera egiten jarraitzea, gure jardueraren lehiakortasuna finkatzeko, eraldaketaren abiadurak markatutako testuinguru zorrotz batean.