Skip to main content
2016/03/17

SORALUCEren DAS (Dynamics Active Stabiliser) Sistemari eta funtzio anitzeko makinei buruzko tailerra IK4-IDEKO zentro teknologikoaren instalazioetan 2016ko apirilaren 7an eta 8an

SORALUCEren DAS (Dynamics Active Stabiliser) Sistemari eta funtzio anitzeko makinei buruzko tailerra IK4-IDEKO zentro teknologikoaren instalazioetan 2016ko apirilaren 7an eta 8an

DAS Sistema berria aurkeztuko zaie bertaratuko direnei. Makina-erremintaren sektorearen etorkizuna lideratzen duen iraultza teknologikoa da, mekanizazio prozesuan chatterra agertzeko arriskua murrizten duena.

  • Ebaketa gaitasuna %100ean, piezaren bolumen osoan
  • Produktibitatearen hazkundea, %300 artekoa
  • Piezaren gainazalaren kalitatea hobetzen du
  • Erremintaren bizitza erabilgarria handitzen du
  • Denbora errealean funtzionatzen du

SORALUCEk DAS Sistema berritzailea aurkeztuko du, bai eta ingeniaritza dinamikoaren saileko beste esperientzia batzuk eta bezeroengan arrakasta izan duten adibideak ere. DAS Sistemak egoera errealean dituen abantailak erakusteko, mekanizazio probak egingo dira.

Mekanizazioaren baldintza errealetan hainbat erakustaldi egingo dira zuzenean SORALUCE FMT funtzio anitzeko fresatze-torneatze zentroan.

  • Osagai astunetan fresatze eta torneatze funtzio osoak
  • Fresatze, mandrinatze eta torneatze bertikaleko eragiketak
  • Lan eremua, merkatuan apartekoak eta bakarrak diren layoutekin
  • Robot bidez kargatzen diren 150 erreminta biltegiratzeko aukerarekin

Mekanizazio proba hauetan, SORALUCE FMT funtzio anitzeko fresatze torneatze zentroak dituen funtzio guztiak erakutsiko dira, torneatze, fresatze eta torneatze eragiketak egingo direlarik.

Heldeco, Alemaniako Döllach-en kokatzen den eta fabrikazioan liderra den enpresa, dimentsio handiko piezen mekanizazioan espezializatu da hastapenetik. Ohikoak ez diren pieza handi eta konplexuak kalitate handiarekin egiteko gaitasunak, enpresaren etengabeko hazkundea ekarri dio.

Heldecok, SORALUCEren zutabe mugikordun hainbat fresatzeko makina ditu, bai eta FMT 4000 funtzio anitzeko fresatze torneatze zentroa ere. Helmut Dettenweitz, Heldecoko zuzendaria eta jabe denak esandakoaren arabera, "SORALUCE FMT 4000 torneatze, fresatze eta artezketa zentroan inbertitzeak, hazteko eta merkatuan gure posizioa are gehiago egonkortzeko aukera eman digu, dimentsio eta konplexutasun handiko doitasunezko piezen arloan aditu gisa".  

Deskargatu DAS-ari buruzko tailerraren katalogoa