Skip to main content
2012/11/27

SORALUCEk SORALUCE S.COOP. – 50 URTEURRENA DVDa aurkeztuko du

SORALUCEk SORALUCE S.COOP. – 50 URTEURRENA DVDa aurkeztuko du

Datorren asteazkenean, azaroak 28, SORALUCE S.COOP. – 50 URTEURRENA DVDa aurkeztuko da  Soraluzeko Kiroldegian. Ekitaldian SORALUCE S.COOP.en 50 urteurreneko bideoa eta kooperatibak pasa den apirilean egindako 50 urteurreneko ekintzen bideo lapurpena proiektatuko dira.

Horrez gain, BIMATEC SORALUCEK Limburgen ireki duen zentro teknologiko berriaren instalakuntzen irudiak ikusteko aukera ere egongo da. Presentazioan Rafael Idigoras, enpresaren zuzendari kudeatzaileak eta Lino Alberdik, kontseilu errektorearen lehendakariak hartuko dute parte. Ekitaldiaren bukaeran, SORALUCE S.COOP. – 50 URTEURRENA DVDa banatuko da azaldutakoen artean.