Skip to main content
2012/07/24

SORALUCEk Patxi Lopez Lehendakariaren bisita hartuko du bere instalazioetan

SORALUCEk Patxi Lopez Lehendakariaren bisita hartuko du bere instalazioetan

Datorren uztailaren 25ean, SORALUCEk, teknologia aurreratuko eta produkzio maila handiko Fresatzeko makina, Fresatzeko-Mandrinatzeko makina eta Fresatze Zentroen diseinu eta fabrikazioan liderra den enpresak, Patxi Lopez lehendakariaren bisita hartuko du. Bera izango da ETORGAI programako HIPERION proiektuaren balantzearen aurkezpen ekitaldiaren hizlari. Aurkezpenean, Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, Pedro Gomez Danborenea Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea eta Edorta Larrauri Teknologia zuzendaria ere egongo dira lehendakariarekin batera.

HIPERION proiektuaren helburua hauxe da: “HIPERION Makina-Erremintaren Euskal Partzuergoa lehen posizioan kokatzea, mundu mailan neurri handiko piezak lantzeko doitasunezko makinak erosteko dauden aukeren artean, eta lurraldea hazkunde iraunkorraren iturri gisa trakzionatzea'. Esandako proiektua SORALUCE enpresak gidatu du, eta bertan DANOBAT, ETXE-TAR, GORATU eta ZAYER enpresek ere hartu dute parte. Eusko Jaurlaritzaren ETORGAI programak sektore estrategikoetako ikerketa industrialen proiektu integratuak egiten laguntzen du, eta erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza sustatzen du Ikerketa eta Garapen Teknologiko eta Berrikuntzaren alorretan, Euskal Herriko ekonomiaren gainean trakzio lana egin dezaten, enpresa txiki eta ertainen parte hartzea eta Europako I+G alorreko VII. Esparru Programan sartzea ahalbidetuta.