Skip to main content
2012/03/26

SORALUCEk fresatzeko SP makina berria instalatu du energiaren sektorean

Worcesterreko Joy Mining enpresak zutabe mugikorreko eta 5 ardatzeko SORALUCE SP 8000 fresatze-/mekanizatze-zentro unibertsala jaso du T W Ward CNC Machinery etxearen eskutik. Makina horren bidez, zaharkitutako Butler Elgamill CNC bankadadun fresagailu unibertsala ordezkatu da, galdatze mekanizatuetarako eta xafla handiak autogenoz ebakitzeko erabili ondoren.Enpresak ekoizpenaren % 80a esportatzen du eta bere lanaren ezaugarri nagusi gisa, lote txikietan egiteko fabrikazio-piezak ditu, mekanizazio-ziklo konplexua eskatzen dutenak . Lanean diharduten ingeniarien iaiotasuna da horrelako piezak lehiakortasunez emateko gakoa. Robert Wilks produkzio-ingeniaritzako arduradunak azaltzen duenez: “Gure lanaren zati handia lote txikietan doanez eta oso dibertsifikatuta dagoenez, berton diharduten erregulatzaile eta operadoreek beharrezko tresnak biltzeko, programatzeko eta fabrikazio-lanaren ardura osoa hartzeko trebezia zabalak garatu dituzte makinak funtzionarazteko trebeziez gain eta horixe da gakoa.' Eta ordezko makina-erreminta baten bila ari zirela, Joy Mining-ek argi eta aratz zuen enpresak ahalik eta abantaila handiena lortu behar zuela metatutako ezagutza-base hori baliatuta. SORALUCE SP 8000 modeloa irailean instalatu zen, emaitzak hauekin: ziklo-denborak erdira murriztu ditu, galdatu eta xaflen erreminta-kostua jaitsi du eta, gainera, bestelako osagaiak ekoizteko aukera ustiatu da, esaterako, abiadura-kaxetarako ahokalekuak. Makinak Heidenhain iTNC530 kontrola darama eta, horren bidez, SORALUCEa erlojupean gobernatzen ari diren bi erregulatzaile-operadoreek aukera ideala dute aurreikusitako hurrengo osagaia programatzeko uneko produktu-zikloak aurrera jarraitzen duen bitartean. Eguneko txandako Ean Stamp operadorearen hitzetan: “Ziklo-denborak ordubetetik bi egunera doazenez, tarte luzea dugu elkarlanean arituta, hurrengo zereginaren programazioan metatu dugun mekanizazio-esperientzia aplikatzeko eta, aldi berean, uneko zikloa zaindu dezakegu gainera. Horrela ez da denbora-ziklorik laburrena lortzen, baina pieza bakoitzak eskakizun guztiak betetzen dituela bermatzen da.' 20 hektareako gunean kokatuta, Joy Mining-en diharduten 250 langileek osagaiak ekoizten dituzte aurpegi armatudun garraiagailuetarako, engranaje-kaxa handietarako nahiz pinoidun eraztun-engranajeetarako, baita sabai-muntaia mekanikoetarako armazoidun osagaiak eta zilindro hidraulikoak ere, balbula mota desberdin askotarako muntaketa-lanak egiteaz gain. Makinaren justifikazioaren zati gisa, Ward CNC enpresak beste bost makina-hornitzaileren aurka lehiatu behar izan zuen Joy Mining-en eskakizunak betetzen zituela bermatzeko. Beste gako-elementu batzuek ere garrantzia izan zuten makina erosterakoan, besteak beste, kaiola motako ingurune autonomoan funtzionatzeko gaitasuna, fabrikatzailearen pedigria eta hornitzailearen zerbitzu-orri garbia. Sokaren beste mutur aske guztiak lotutakoan, mekanizazio-probak izan ziren azken erronka, SORALUCEren egoitza nagusian. Erosketa-prozesuaren barruan, SORALUCEk mekanizazio-eskakizunak bete behar izan zituen indar handien aurkako Hardox altzairu xafla higagaitz bat erabilita, material hori oso erabilia baita ikatzetarako aurpegidun makina garraiatzaileetan. AURREZPEN FROGATUA Instalatu zenetik, makinak % 50eko aurrezpena frogatu du fresaketa-zikloetan eta, batez ere, zulatze-zikloetan. Gainera, erreminta-kostuen jaitsiera nabarmena ere eman du, berezko duen zurruntasunari esker. Wilks jaunak hau dio: “Oso gutxitan aldatu behar izaten ditugu plakatxoak eta horrek erreminta-inbentarioa nahiz kostuak murrizten laguntzen du.' Makinaren funtsezko beste ezaugarri bat BT50 Big Plus ardatz-sistema patentatua da. Horren bidez, lehen aldiz erabili ahal izan dira Seco-ren Performax plakatxo trukagarriko zulagailu berriak, erreminta-hornitzailearentzako saiakuntza-banku gisa. 20 bar hartzen dituen erremintan zeharreko presio-freskatzea baliatuta, euskarrien arteko 10 eta 70 mm bitarteko diametroa duten zuloak eta 90 milimetrorainoko kalibreko zuloak ekoiztu dira, pieza solidoetatik abiatuta. Horrez gain, SP 8000 modeloak elikatze-kontrol adaptatiboa, DXF deskargatzea eta talka-behatze dinamikoa du, baita kontakturik gabeko Renishaw laser-zundatzea. Oro har, SORALUCE makinak % 80ko jardun-denbora lortu du, eta % 75 zen helburua.