Skip to main content
2017/04/12

SORALUCE TA-M berria Moldakortasun handiko multifuntzio zentroa

SORALUCE TA-M berria Moldakortasun handiko multifuntzio zentroa
  • Fresaketa eta torneaketa gaitasun handiak makina trinko baten

SORALUCEk aurkezten du TA-M fresaketa torneaketa zentro berria, produktibitatea maximizatzera bideratutako multitasking soluzio bat, gai dena fresaketa eta torneaketako operazioak egiteko makina bakarrean, mekanizazio-gaitasun eta funtzionaltasun handiak eskainiz.

Makinak ataza-aniztasun eta moldakortasun eskakizunei erantzuten de,e produktibitatea maximizatu eta pieza prestatzeko denborak murriztuz. Testuinguru honetan, bankada finkoa duen SORALUCE TA-M multifuntzioa fresatzeko makinak behar den lotualdi kopurua murrizten du, bai ziklo denborak zein balizko akatsak minimizatuz. Modelo hau sortua izan da erantzun bat emateko eskakizun maila altuko hainbat osagarriren mekanizazio beharrei.

Mekanizazio prozesu desberdinak (torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, zulaketa eta hariztatzea barne )efizientzia eta doitasunez aurrera eramateko gaitasuna da bere nortasunaren ezaugarrietako bat. Horretarako, makinak fresaketa eta torneaketarako-mahai bat dakar bi aldaeratan:Ø 1000 / Ø 1250 mm-koa eta SORALUCE H200T multifuntzio buru berria torneaketa eta fresaketa operazioetarako. H200T buruak berarekin dakar mandrinoaren biraketa blokeatzen duen sistema berri bat, ahalbidetuz zuzenean erabiltzea fresatzeko zein torneatzeko erremintak, tarteko elementuen beharrik gabe.

Makinak 1250 mm-ko ibiltartea dauka bertikalean eta 1200 mm-koa transbersalean eta gaitasuna dauka 8000 kg arteko piezentzat fresaketan eta 2000 kg artekoa torneaketan, 6 ÷ 400 rpm-ko abiadura tartean.

Egonkortasun handiena eskaintzeko diseinatua, bere potentzia parean handiak (28 kW / 479 Nm) ahalbidetzen du arbastuko lanak egin ahal izatea ebaketa sakonera handiarekin. Elementu estrukturalak burdinurtuan fabrikatzen dira goitik behera; material hori oso preziatua da dituen ezaugarriengatik egonkortasunari eta barne moteltzeari dagokionez.

Trinkoa eta ergonomikoa, nabarmentzen da laneko eremura sartzeko duen irisgarritasunagatik, bai aurreko aldetik zein atzetik, horrela errazagoak dira egiten piezen set-up-a, neurketa lanak edo makinaren jarduerari jarraipena.

SORALUCE TA-M multifuntzio zentroak erabiltzailearen eskura jartzen du SORALUCEk garatutako teknologia guztia, helburu duena doitasuna eta produktibitatea hobetzea, besteak beste Accura Heads, Kontrol Moldakorra edo SSV, azken garapen horrek, ahalbidetzen du ekiditea ezegonkortze prozesuan sortzen den birsortze efektua chatterraren baldintza zehatz batzuetan.

SORALUCE TA-M berriak, SORALUCEren gama zabala osatzen du multifuntzio makinei dagokionean: FMT fresaketa torneaketa zentroa 400 x 1250 m-ko mahai finkoarekin eta fresaketa-torneaketako Ø 1600 mm-ko mahai integratuarekin, oso konfiguragarriak diren zutabe mugikorreko multifuntzio zentroak (F gama), fresaketa eta torneaketarako mahaiekin eta gantry erako multifuntzio mahaiak (P gama).

SORALUCEk eskarmentu handia du fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa bertikalean, eta ezaguna da bere bezeroen artean bere zerbitzuaren kalitatea eta bere soluzioen fidagarritasun, prestazio handi, malgutasun eta teknologia aurreratuarengatik, beti zuzenduta bere efizientzia eta produktibitatea hobetzera.