Skip to main content
2015/01/22

SORALUCE material berri bat garatzeko proiektu baten partehartzaile

SORALUCE material berri bat garatzeko proiektu baten partehartzaile

SORALUCEHIPPOCAMP proiektuan parte hartuko du, egitura metalikoak edo polimerikoak dituzten piezetan nanokonposatuak baztertu ahal izateko fabrikazio-prozesu berri batean oinarritzen den proiektuan. Helburua material berri bat sortzea da, zurruntasun handia eta moteltze-gaitasun handia uztartuko dituena.

Material berri horrek egitura metalikoak edo polimerikoak estaltzeko balioko du, gainerako propietate mekanikoetan aldaketarik egin gabe moteltzea areagotzea lortzeko. SORALUCEren zeregin nagusia moteltze-gaitasuna gehitzen lagunduko duen fresatzeko kaina bat garatzea da.

Automobilgintzako, sektore aeroespazialeko, fabrikazio-aplikazioetako eta haize-turbinetako egitura konposatuek arazo bateratu bat dute: bibrazio sakonak izaten dituzte, haien fidagarritasuna eta iraunkortasuna zalantzan jartzen dituztenak. Horregatik, proiektuan parte hartzen duten entitateetako ikertzaileek bibrazioaren eta chatteraren eragina gutxiagotzeko saiakera egingo dute. Horretarako,  moteltze-gaitasun handia eta zurruntasun handia uztartzen dituen material bat garatuko dute,  jatorrizko piezaren propietate mekanikoetan bestelako aldaketarik eragin gabe. Modu horretan, piezaren prestazio dinamikoak areagotzea lortuko da.

HIPPOCAMP europar proiektu bat da. Finlandiako Ouluko Unibertsitatea da proiektuaren buru, eta  iragan urrian abiatu zen. Proiektua 7. esparru-programaren barruan kokatzen da, eta, zehazki esanda, NMP gaitegiaren barruan (Nanosciences, Nanotechnologies, Materials and new Production Technologies).