Skip to main content
2015/10/01

SORALUCE Home of Innovation gisa finkatu da makina-erreminta goitik behera aldatuko duten kontzeptu berriekin

SORALUCE Home of Innovation gisa finkatu da makina-erreminta goitik behera aldatuko duten kontzeptu berriekin

Markak egindako apusturik gizatiartuena, seguruena eta errentagarriena aurkeztuko du EMOn. SORALUCEk makina-erreminta sektorearen berrikuntzaren abangoardian jarraitzen du. Ekoizle europarrak horrela erakutsiko du beste behin ere Milango EMO Nazioarteko Azokan mekanizaziorako dituen soluzio aurreratu berriak aurkeztuko dituelarik. Horrela, Home of Innovation gisa finkatu da, SORALUCEren esperientzia zabala, euskarri teknologiko handia eta bezeroen iritziak kontuan hartzen dituen kontzeptua izanik.

Horrela bada, diseinuaren kontzeptu berria txertatzearen ondorioz merkatua goitik behera aldatuko duen makina sorta sortu du, langileen beharrei erantzuna ergonomia eta segurtasun handiagoarekin emateko.

Produktuaren etengabeko hobekuntzaren filosofiari jarraiki, orain arte sektorean ikusi gabeko aurrerapenak dituzten makinen belaunaldi berri bat merkatuan txertatzea izan da egitekorik garrantzitsuena azken bi urte hauetan. EMOn, sektoreko azoka europar nagusia izan eta aurten Italiako Milan hirian urriaren 5etik 10era egingo denean, SORALUCEk 1. pabiloiko C20D21 stand-ean FMT funtzio anitzeko zentro bat eta FXR-W fresatze-mandrinatze makina bat aurkeztuko ditu, mekanizaziorako soluzio berritzaileen adibide direnak.

Bi makinek DAS (Dynamics Active Stabilizer) sistema berritzailea daramate, SORALUCE eta IK4-IDEKO ikerketa zentroak elkarlanean garatutakoa eta markak Alemanian duen zentro teknologikoan BIMATEC SORALUCEn probatutakoa. Erabiltzaileen iradokizunak bereziki kontuan izan diren I+G+b lankidetza lan honetatik, makinaren zurruntasun dinamikoa aktiboki handitzea posible egiten duen gailua sortu da, ebaketa gaitasuna %300 arte handituz. Ondorioz, mekanizazioan sor daitekeen ez-egonkortasun arriskua (chatterra) murriztu egiten da. DAS sistemak ebaketa orokorraren gaitasuna handitzen du, gainazalaren kalitatea hobetzen du eta muturreko ebaketen kasuan erreminten haustura murrizten du bizitza erabilgarria handituz.

EMOn aurkeztuko diren bi makinak, SORALUCEk gauzatu duen birdiseinu sakonaren isla ere badira, ergonomia, segurtasun eta funtzionalitate handiagoarekin hornituak izan direlarik Ekoizle europarrak argi dauka mekanizazioaren errendimendua hobetzeko oso garrantzitsua dela langilearentzako erosoa izango den eremua sortzea. Horren ondorioz, zenbait mailetan antzeman daitekeen diseinu integralaren kontzeptu berria garatu du. Adibide garbia da langileentzako sortutako kabina berria, ikuspena hobetzeko eta lan eremura sarbidea hobetzeko ezaugarriak dituena.

Bestalde, altxatze elektriko sistema berria dauka, mantentze-lan gutxiago behar duena eta erabiltzeko erosoagoa dena. Periferiko seguruagoak eta sarbide errazagoa dutenak ere txertatu dira, lana errazteaz gain geldiuneak murrizten direlarik. Horrela, makinaren produktibitatea eta errentagarritasuna handitzen dira. Berrikuntza guzti hauei, SORALUCEk makinak pertsonalizatzeko ohikoa duen ahalegina gehitzen zaie, bezeroen beharretara ondoen egokitzen den soluzioa izatera iritsiz.

SORALUCE 11.aldiz egongo da EMO azokan, non beti nabarmendu izan den fidagarritasun eta errentagarritasunean zentratutako soluzioengatik. Makinan txertatutako DAS sistema berritzailea eta bestelako kontzeptu berriak ere, stand-ean egunero egingo diren aurkezpen eta erakusketetan zehaztuko dira, 11:00etan eta 15:00etan.

Marka europarrak esperientzia handia dauka, 2.500 makina baino gehiago salduta, erdiak Alemanian eta oso merkatu zorrotzarekin, azken urteetan egiaztatu izan den bezala , erosleen %80ak beste behin ere produktuarengan konfiantza izan duelarik.

DANOBATGROUPeK EMOn izango duen presentziaren inguruan informazio gehiago.