Mondragon Korporazioak parke industrial bat zabalduko du Indian

10-09-2010
Egoitza Euskal Herrian duen Mondragon Korporazioak jakitera eman du parke industrial bat zabaltzeko asmoa duela India mendebaldean dagoen Maharashtra estatuko Pune hirian. Gaurdaino, hiru dira Mondragon Korporazioaren plantan instalatzeko asmoa adierazi duten bezeroak: Danobat Group , eta Fagor Industrial. Mondragonek aurreikusi duenez, taldeko automozio arloko sei edo zazpi kooperatiba ezarriko dira instalazio horietan, Asiako herrialde horretan kokatzeko aukerak aztertzen ari baitira. Dena den, kooperatibako kide ez diren enpresentzat ere zabalik egongo da parkea, bertako bezeroek abantaila guztiak izan ditzaten. Alde hauxe dago Mondragon taldeak Txinan eta Indian dauzkan planten artean: Asiako «erraldoi»ko ekoizpena barne zein kanpo merkatura bideratuta dago; Indian, aldiz, bertan fabrikatutako produktuek herrialde hori bakarrik izango dute helburu. Mondragon Korporazioak Asiarako dituen planak ez dira, itxura guztien arabera, Txinara eta Indiara mugatuko, Vietnamen ere zenbait instalazio jartzeko asmoa baitauka, «ahalmen eta garapen handiko herrialdea» baita, Txinaren eta Hego Korearen bultzadari esker.