Skip to main content
2019/06/14

#MadeForYOU – Soralucek balioa sortzen du bere bezeroen eguneroko jardueran

#MadeForYOU – Soralucek balioa sortzen du bere bezeroen eguneroko jardueran

Soralucek bezeroarenganako duen ikuspegia agerian utziko du, mekanizazioko soluzio lanen portafolio erakargarri, osatu eta liderra erakutsiz, baita erabiltzeko eraginkorrenak eta errazenak diren zerbitzuak ere. Hori 2019ko EMOan izango da (13. Pabiloia, B38 standa), #MadeForYOU.

Berrikuntza abangoardian dago SORALUCE, eta aitzindaria da makina-erreminten sektorea bultzatzen duten teknologia askotan.

Bere aurkezpenean, Soralucek hau adierazi zuen: “Gure bezeroen eguneroko jardueran ahalik eta baliorik handiena sortzea”- horixe da Soralucen dugun asmoa. Hori da gure lanaren zentzu sakonena, mugiarazten gaituen xedea, gure izateko arrazoia. Berehalako helburuetatik harago joatea dakar horrek. Aurrerapenari eta berrikuntzari buruzko barne kuriositate eta jakingura hori gure enpresaren ADNaren zati dira eta, era berean, gure oinarrietan daudenak dira. Estrategia honek hainbat dimentsio baditu ere, gure lidergo teknologikoa zuzentzeko dugun era da bere alderdi erabakigarrienetako bat. Soralucen onena lortzen ahalegintzen gara, eta gure bezeroek badakite hori eta espero dute guk desberdintasuna markatzen duten kalitate eta zerbitzu gorena emango dizkiegula. Honako hau da beti geure buruari egiten diogun galdera nagusietakoa: Zer egin dezakegu gure bezeroek gero eta errendimendu hobea izan dezaten ziurtatzeko? #MadeForYOU da erantzuna

 

#MadeForYOU – Liderra den portafolioa

Lidergo teknologikoa da Soraluceren enpresa estrategiaren osagai nagusietakoa eta, era berean, bere arrakastaren adierazlea. EMO honetan, bisitariek merkatuko produktu eta zerbitzu gama osatuena eta aurreratuena ikusi ahal izango dute Soraluceren standean (13. pabiloia, B38). Gure produktu eta zerbitzu guztiak diseinatzerakoan kontuan hartzen da horiek pertsonalizatzeko modukoak izan behar direla, bezero bakoitzak dituen berariazko beharren arabera.

Produktu portafolio zabalen eta aurreratuenetakoa eskaintzen du Soralucek, mota askotariko fresatzeko makinak, portiko erako makinen gama berria (dimentsio handiko makinentzat enpresak dituen instalazio berrietan orain dela gutxi Soraluceren Portal Summit-ean aurkeztu zena), tornu bertikalak, funtzio askoko soluzioak, linea automatizatuak eta maila handieneko zerbitzuak.

EMO honetako izarrik handienetakoa, dudarik gabe, Soraluceren fresatzeko, torneatzeko eta artezteko zentro berria izango da, eraldatu egiten baitu makina kontzeptua, funtzio askoko benetako adimena txertatuz eta aparteko doitasunagatik eta errendimenduarengatik nabarmenduz. Zutabe mugikorreko fresatzeko gamak ere txunditu egingo ditu bisitariak, 5 ardatzeko buru berriarekin batera, osoa eta duen potentzia handiagatik nabarmentzen baita.

 

#MadeForYOU - Mekanizazioko ingeniaritzaren indarra

SORALUCEren produktu, zerbitzu eta soluzio gama berriak agerian uzten du enpresak bezeroarengandik hurbil egoteko duen konpromisoa. SORALUCEn, teknologia eskatutako soluzioaren abangoardian dago, eta bezero bakoitzaren premiei erantzuteko egokitzen da. Produktu, soluzio eta zerbitzu gama zabal batekin, SORALUCEk makinak banaka zein giltza eskura erako mekanizazio soluzioak osatzen dituzten fabrikazio lerro osoak hornitu ditzake.

Soralucek aholkularitza profesionala eskaintzen du mekanizazioko ingeniaritza, esperientzia handia duen teknikari taldearekin. Horiek gure bezeroen produkzioa eta mekanizazio prozesuak ebaluatzen dituzte eta soluzioak eskaintzen dizkiete optimizatzeko, errendimendu orokorra hobetuz, ziklo denboretan hobekuntzak lortuz eta produktibitatea, eraginkortasuna, errentagarritasun eta abar handituz. Gure taldeak etenik gabe lan egiten du berariazko behar bakoitzarentzako soluzioen konfigurazio optimoa ziurtatzeko.

Enpresak ziurtatu egiten du bere bezeroei berariazko aplikazio bakoitzerako prozesurik onena eskainiko diela, eta horretarako hauek egin ditzake: ekoizpen prozesuaren azterketa orokorra, prozesu ingeniaritza eman, erreminten ebaluazioa, tresneriaren diseinua eta fabrikazioa, buruen garapena, bezeroaren zikloen garapena, zerbitzu berezien garapena, langileak prestatzeko programak eta laguntza eman mekanizazio prozesuaren hasierako fasean.

 

#MadeForYOU – Makina adimenduna

Produkzio indize hobeak, doitasun handiagoa, eraginkortasunaren hobekuntza, errendimenduaren hazkundea, erabiltzeko erraztasun handiagoa, ergonomia, segurtasuna eta errentagarritasuna; horiek dira, ziklo denborak, geldialdi denborak, kontsumoa eta igorpenak murriztearekin batera, Soralucerentzat zentzua duten aurrerabide motak.

Soralucek sistematikoki gauzatzen du “pertsonak berrikuntzaren ardatz” dioen printzipioa eta Makina Adimendunak egiten du prozesu bakoitza errazagoa, fidagarriagoa eta erosoagoa izatea bezeroarentzat.

Makina Adimendunak praktikara bideratutako teknologia berritzaileak erabiltzen ditu. Egiten duen ikerketa zehatza, metatutako esperientzia eta bere bezeroen eskakizunak abiapuntu hartuta, SORALUCEk fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa lanetan dauden mugapenak sistematikoki gainditzen dituzten teknologia berritzaileak garatzen ditu. Enpresa indarrez ari da egiten soluzio adimendunetarako bidea, bezeroei lehiarako abantaila erabakigarria eskaintzeko.

Ikuspegi horretatik, EMOn Soralucek DAS+® sistemaren aparteko errendimendua erakutsiko du (chatter-a ezabatzea mekanizazioa egiten den bitartean), eta baita mekanizazioan txirbila harrotzeko gaitasuna maximizatzen dituzten moteltze sistema adimendunak ere, makinaren funtzionamendu denbora era esanguratsuan hobetuz eta ekoizpen jarraikorra bermatuz. VSET sistema ere ikusmina sortuko duen teknologietako bat izango, dudarik gabe, finkatze erraztu horrek (patentatua) %70 arteko denbora aurrezteak ahalbidetzen baititu. Prozesuen eraginkortasunari dagokionez, Soraluceren HMI Smart interfazea, adimenduna, intuitiboa, ergonomikoa eta erabiltzeko erraza, izango da produktu izarra, zalantzarik gabe.

 

#MadeForYOU – Doitasuna bere maisulanerako

Doitasuna oinarrizko zutabea da Soralucen. Horri esker, fabrikatzen ditugun makinak gauza dira merkatuko estandarren gainetik dagoen doitasun geometrikoa eskaintzeko eta horrek gure bezeroei ahalbidetzen die kalitate goreneko mekanizatutako osagaiak hornitzea.

Ildo horretan, Soralucek EMOn hiru teknologia gako aurkeztuko ditu:

Ram Balance , ahariaren ibilbidearen doitasun geometrikoa – zuzentasuna eta paralelotasuna- hobetzen duen sistema, bai bertikalean, baita zeharka ere. Sistemak, beraz, makinaren doitasun orokorra handitzen du, bereziki buruak automatikoki aldatzeko sistema txertatuta dutenean.

DHC (Buruaren Kalibrazio Dinamikoa): kalibrazio automatikoko sistema da, zeinak buruarekin zerikusia duten konpentsazio parametroen doitasuna hobetzen duen. Prozesuaren emaitza da makinaren modelo zinematiko doituagoa, zeinak doitasun orokorra hobetuko duen.

Accura Heads, DHC paketearen hedapena da, eta buruaren kokapen jakin baterako buruaren artikulazioen posizionamenduaren desbiderapena konpentsatzen uzten du, doitasun handiko prozesuetan. Teknologia honek makinaren doitasunik handiena ematen du, neurketa zikloa justu fresaketa eragiketaren aurre-aurretik egiten baita.

 

SORALUCE, Setting new standards

Soraluce marka europarra duen esperientzia zabalagatik nabarmentzen da. Horren erakusgarri dira munduko saldutako makinen kopurua, 3.000tik gorakoa, horietako ia erdiak Alemaniako merkatu exijentean saldu direlarik. Gure bezeroen %85ak errepikatu egin du Soraluceren makinen eta produktuen erosketa.

SORALUCE DanobatGroupeko kidea da, Europako enpresa talde garrantzitsuenetako bat den MONDRAGON Korporazioko makina-erremintaren dibisioko kidea, alegia. Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania eta Ingalaterran maila altuko hogei planta ingururekin bere teknologia zentroa ere badu 120 ingeniari eta 26 doktorerekin. Horrela, DanobatGroupek bere bezeroen esku jartzen du merkatuko eskaintza multiteknologiko osatuen eta lehiakorrenetakoa; eta bere fakturazioaren %8 I+G esparruan inbertitzen du.