Skip to main content
2017/07/12

GOIMEKek www.goimek.com webgunea berritu du

GOIMEKek www.goimek.com webgunea berritu du

GOIMEKek, DANOBATGROUPeko kooperatiba denak eta doitasunezko mekanizazioan eta mekanizazio handietan espezializatuta dagoenak, www.goimek.com webgunea berritu du. Diseinu erakargarriagoa eta modernoagoa dauka webgune berriak, eta ezin hobe bistaratu daiteke gailu ugaritan; beraz, erabiltzaileek ordenagailua, eramangarria, smartphone edo tableta erabili dezakete webgunean sartzeko.

Webgune berrian informazio zehatza dago GOIMEKek eskaintzen dituen zerbitzuen eta dauzkan mekanizazio makinen gainean, mekanizatu ohi dituzten piezen adibideen irudiak agertzen dira, eta bezero dituen sektoreen gaineko informazioa ematen da, besteak beste.

GOIMEKek proiektuetarako mekanizazio zerbitzuak eskaintzen ditu hainbat sektoretarako, hala nola aeronautikaren, energia eolikoaren eta makina-erreminten sektoreetarako , eta zerbitzu integrala eskaintzen du, hornitze kate osoaren kudeaketa bere gain hartuta, hau da, lehengaien erosketa, piezaren mekanizazioa bera, eta gainazalen tratamendua eta tratamendu termikoa eta pintura lanak kudeatuta, eta azkenean pieza mekanizatuaren egiaztapena eta ziurtapena ere berak eginda.