Skip to main content
2019/04/01

GOIMEKek sektore eolikoari begirako bere gaitasunak erakutsiko ditu WindEurope 2019 erakustazokan

GOIMEKek sektore eolikoari begirako bere gaitasunak erakutsiko ditu WindEurope 2019 erakustazokan

GOIMEK, DANOBATGROUPeko kooperatiba eta zehaztasun maila altuko mekanizatuetan eta 63Tn arteko mekanizazioetan espezializatuta dagoenak, apirilaren 2tik 4ra bitartean Bilbao Exhibition Centren egingo den WindEurope erakustazokan erakusgai izango ditu bere gaitasunak Hall 1eko A47 Stand-ean.


GOIMEKek 50 urtetik gorako esperientzia du industria sektorean fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa bertikalean. Gainera, zerbitzu integrala eskaintzen du hornikuntza kate guztiaren kudeaketa barne; lehengaien erosketatik hasi, piezaren mekanizatuarekin jarraitu, gainazalen tratamendu termikoa, eta baita pintura ere, azkenik mekanizatutako piezaren berifikazioa zein zertitfikazioa ere eskainiz.