Skip to main content
2013/10/11

GOIMEKEK Mekanizaziorako dituen soluzio osoak aurkeztu ditu CUMBRE 2013 azokan

GOIMEKEK Mekanizaziorako dituen soluzio osoak aurkeztu ditu CUMBRE 2013 azokan

GOIMEK doitasunezko piezetan espezialista da, eta mekanizaziorako dituen soluzio osoak aurkeztu ditu Bilbao Exhibition Centerren urriaren 1etik 4ra bitartean egin den CUMBRE 2013 azokan. GOIMEKen soluzioek zerbitzu integrala eskaintzen dute, bere baitan hornitze katearen kudeaketa, piezaren mekanizazioa, tratamendu termikoa eta pintura hartuta, bai eta azkenean egiten den mekanizatutako piezaren egiaztapena eta ziurtapena ere. GOIMEKek hainbat sektoretan, esaterako makina-erreminta, ondasun ekipamendu, aeronautika eta trenen sektoreetan, erabiltzen diren doitasun handiko piezen mekanizaziora bideratzen du bere jarduera.

Industriako Goi bilera makinen eta teknologien fabrikazioari eskainitako nazioarteko erakusketa da. 2013an Espainiako industria azokarik garrantzitsuenak fabrikazio prozesuetan funtsezkoak diren sektoreak elkarlotzen ditu, esaterako industria azpikontratazioena, forja, galdaketa, ijezketa eta gainazalen tratamendurako makina eta hornigaiena, siderurgiarena eta automatizazioarena. Edizio honetan hiru azpiekitaldi egon dira, Trasmet izenekoak, alegia. Hainbat eremutako profesionalen arteko harremanak, Espainiako zein atzerriko erosleen bisita eta jardunaldiak nabarmendu dira Industria eta Teknologiako Goi Bilera honetan, lan handiko lau egunen ondoren eta 18 herrialdetako 8000 bisitari baino gehiagoko balantze positiboarekin. Goi bileran parte hartzeko arrazoi nagusiak hornitzaile berriak bilatzea edo negozioen dibertsifikazioa izan dira, eta parte hartzaileek esan dutenez, azoka oro har emankorra izan da, teknologiaren zabalkundeari eta garapenari dagokionez itxaroten zutena bete baita.