Skip to main content
2017/10/31

GOIMEKek ate irekien eguna ospatu du

GOIMEKek ate irekien eguna ospatu du

GOIMEKek, DANOBATGROUPen barruan dagoen doitasunezko mekanizazioan eta mekanizazio handietan espezializatutako kooperatibak, ate irekien eguna ospatu zuen pasa den larunbatean, kooperatibako langileen eta taldekoen arteko harremanak sendotzeko. 90 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten ekitaldian. Enpresak, zeina besteak beste sektore aeroespazialerako edo energiaren sektorerako balio erantsi handiko piezen mekanizazioan espezializatuta baitago, Itziarren eta Mallabian dituen instalazioen ateak ireki zituen langileentzat eta langileen senide eta lagunentzat.

Kooperatibak garatzen duen jarduera hobeto ezagutzeko aukera eduki zuten bisitariek, baita kooperatibak erabiltzen dituen ekipamenduak, teknologiarik aurreratuena dutenak, eta doitasun eta produktibitate handiko makinak eta azken belaunaldiko egiaztapen sistemak ere.

Ekoizpen planta, Itziar-Debako industrialdean dagoena, pieza handiak bakarka eta modu seriatuan mekanizatzeko lanetan espezializatuta dago, eta Mallabiako Goitondo industrialdekoetan, berriz, material zorrotzetan geometria konplexuak artezten eta mekanizatzen dira.

Ekitaldian parte hartu zutenek, halaber, kooperatiban sartu diren azken ekipamenduak ezagutu ahal izan zituzten: SORALUCE FS-16000 ekipamendua, azken belaunaldiko funtzio askoko zentroa.

Makina horrekin GOIMEKek goreneko estandarrak lortzen ditu neurri handiko eta konplexutasun tekniko handiko piezen mekanizazioan, askotariko geometriak mekanizatzen uzten diolako eskakizun zorrotzak dituzten sektoreetarako piezak fabrikatzean.

Makinak 16000 mm-ko ibilbidea egiten du luzetara, 3600 mm-koa bertikalean eta 1500 mm-koa zeharka, eta ibilbide horiekin makinak bi lan estazio ditu SORALUCEk diseinatutako eta fabrikatutako bi mahairekin, eta horiekin hainbat prozesu egin ditzake, hala nola torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, zulaketa eta hariztaketa.

Pasa den larunbateko eguna amaitzeko, kooperatibak ezaugarri horiekin egindako lehena izan baita, lunch bat egin zen.

 

ate irekiak GOIMEK