Skip to main content
2017/10/29

Fabrikazio Aurreratua eta Makina-erremintaren 21. Biltzarrean euskararen presentzia nabarmena DANOBATGROUPen hitzaldietan

Fabrikazio Aurreratua eta Makina-erremintaren 21. Biltzarrean euskararen presentzia nabarmena DANOBATGROUPen hitzaldietan

Asociación Española de Fabricantes de Máquinas-Herramienta (AFM)k antolatuta Donostiako Parke Zientifiko eta Teknologikoan egin den biltzar honek 1976. urtean hasi zenetik, ikuspegi zientifiko-teknikoa uztartzen ditu. Oraingo honetan industriaren digitalizazioan, prozesuen berrikuntzan eta talentuaren kudeaketan sakondu dute, enpresen eta errekonozimendu handiko hizlarien parte-hartzearekin.

Berrikuntza bat ere izan du biltzar honek, eta euskararen presentzia da hain zuzen ere!

DANOBATGROUPeko hizlariek proiektuen aurkezpenen laburpenak eta proiekzioa euskaraz egin dituzte batipat eta sarituak ere izan dira, IK4-Ideko enpresako Aitzol Galletabeitia, hain zuzen ere, euskaraz aurkeztutako txosten tekniko onenaren saria jaso baitu.