Skip to main content
2017/12/12

Euskararen eguneko lehiaketako irabazleak

Euskararen eguneko lehiaketako irabazleak

Euskararen egunaren bueltan hainbat ekimen bideratu dira DANOBATGROUPetik Euskarak 365 egun lemapean.

Batetik, kooperatiba guztietako langileei zuzendutako lehiaketa, 200 lagun inguruko parte hartzailerekin. Lehiaketa honetako irabazleak 8 izan dira eta Errigorako saski bana eskuratu du bakoitzak. Hauek dira irabazleak: Santi Fernandez, Agustin Davila, Mikel Fernandez, Mikel Alvarez, Udane Makazaga, Julian Aizpurua, Paben Ortiz de Zarate eta Itsaso Ezenarro

Hiztegi teknikoaren inguruko kontsultak eta urtean zehar zabaltzen diren formakuntzetan jasotakoak kontuan izanda osatu beharreko ariketen ondoren zozketatu ziren parte hartzaileen artean saskiak.
Abenduaren 4an bestalde, langile guztiei Euskarak 365 egun pegatinak banatu zitzaizkien eta jangela eta kafe guneetan euskararen inguruko txarteltxoak jarri ziren, eta horietako esaldiak izan ziren hizketagai.

Kooperatiba bakoitzak ere izan zuen bere ospatzeko modua: hitzaldiak, argazkiak, bizkotxo dastaketak...

Eta azken urteetan egiten den bezala DANOBATGROUPek enpresak dituen edo izan dituen herrietako herri aldizkariez baliatuz gizartera begirako lehiaketa arrakastatsua egin da, eta Saioa Arrieta azkoitiarra eta Esther Lizarriturri elgoibartarrak bi eguneko egonaldia irabazteko aukera izan dute Euskal Herriko nekazalturismo batean.

Kanpora begirako lehiaketako irabazleak