Euskararen eguneko lehiaketa irabazleak

Euskararen eguneko lehiaketa irabazleak

09-12-2019

Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia lemapean Danobatgroup kooperatiba taldeak bi lehiaketa antolatu ditu euskararen eguna ospatzeko, bata bertako langileei zuzendutakoa eta bestea kooperatibak dituen herrietako gizarteari zabaldutakoa.

Langileei zuzendutako lehiaketan lemari jarraiki taldeka parte hartzeko ariketa batzuk egin behar izan dituzte hiru egunez eta Garazi Lertxundi eta Nerea Galarzak osatutako taldea suertatu da irabazle.

irabazleak_euskara eguna_danobatgroup_2019

Gizartera zabaldutako ekimenean parte hartzeko berriz Danobatgroup-ek bere eguneroko lanean erabilienak diren hitz teknikoz osatutako hiztegian hainbat kontsulta egin behar ziren honako esteka honetan: https://www.danobatgroup.com/eu/euskara eta hiztegian sartzeko hitz berriren bat proposatu.

Parte hartzaile guztien artean Basque Culinary Center-en eskutik bi lagunentzako 360ºko esperientzia gastronomikoa izateko aukera zozkatu da eta kasu honetan Maddi Mendibil izan da irabazlea.

Horretaz gain, taldeko kooperatiba bakoitzak arrakasta handiz ospatu du euskararen eguna euskarari mezuak idatziz, bideoren bat sortuz, kafe eta bizkotxo dastaketak eginez.

Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia.