Skip to main content
2016/11/16

Euskara aldean, erabili lanean

Euskara aldean, erabili lanean

DANOBATGROUP kooperatiba taldeak kooperatiba gisa duen gizarte erantzukizunari erantzunez euskararekiko konpromiso garbia adierazten du bai eguneroko jardunean eta baita gizartean egiten diren euskararen inguruko ekimenetan ere. Baina horretaz gain azken urteetan eragile ere bada haur eta gaztetxoei zuzendutako lehiaketen bidez… euskararekiko konpromiso horren berri emanaz.

Aurtengoan, pauso bat haratago emanez DANOBATGROUPek lantegiak dituen herrietako  herritar guztiengana iritsi nahiko luke web gunea bisitatzera gonbidatuz eta euskararekiko konpromisoa ezagutzera emanez lehiaketa baten bidez.

Horretarako, ariketa bat egitea proposatzen da, helbide honetan sartuta: www.danobatgroup.com/euskara/lehiaketa.html

Sartu ariketan, kontsultatu web gunea, sartu hiztegi teknikoan, klikatu Tailerreko Eskuliburu Teknikoan… osatu ariketa eta hartu parte bi smart-watch-en zozketan.

Aldean dugun euskara hori erabili dezagun lanean, etxean, kalean...