DANOBAT zuntz bidezko laser ebaketako makina IRIS modeloa

EUROTEK S.R.L. enpresak DANOBAT zuntzezko laser bidezko ebaketako makina handi bat erosi du

18-03-2015

Veneto inguruko EUROTEK S.R.L. enpresa italiarrak 2x6m eta 3kW potentziako zuntzezko laser bidezko DANOBAT ebaketarako makinaerosi du. EUROTEK S.R.L. enpresa azpikontrataziora dedikatzen da nagusiki eta ebaketa, nibelazioa, puntzonaketa eta tolesketa zerbitzuak ematen ditu. Makina hau instalatzerakoan enpresaren helburua bere sektore nagusian posizionamendua indartzea da, hau da industria pabilioietarako ateen fabrikazioan posizionamendua indartzea. Enpresaren arabera makina berri honi esker landu beharreko xaflaren lodiera eta tamaina handitzeko aukera emango du, eta baita beste material berri batzuek ebakitzeko ere, besteak beste latoia edo kobrea.

Eskaera honek DANOBATen italiar merkatuaren aldeko apostua berresten du, eta baita neurrira egindako ekipoak eta tamaina handikoak egiteko estrategia, era honetan bezero bakoitzaren beharrei erantzunez