Skip to main content
2021/05/17

EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren Praktikak eta Enplegua jardunaldian parte hartuko du Danobatgroupek

EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren Praktikak eta Enplegua jardunaldian parte hartuko du Danobatgroupek
  • Enpresa taldeak talentua estrategikoki kudeatzeko duen ereduaren barruan sartzen da maiatzaren 19an egingo den ekitaldi honetan egotea.

 

Pertsonekiko konpromisoa eta talentuaren aldeko apustua Danobatgroupen DNAren parte dira. Talentua estrategikoki kudeatzeko duen ereduaren barruan, funtsezkoa da unibertsitateekin zein hezkuntza erakunde horietatik urtero ateratzen den talentuarekin harreman estua izatea; izan ere, profesionalak erdigunean kokatzea da ereduaren ardatza.

Giza kapitalaren garapenaren alde egiten duen apustu sendoa indartzeko, industria taldeak Danobatgroup Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren (GIE) Praktikak eta Enplegua jardunaldiaren laugarren edizioan parte hartuko du. Ekitaldia datorren asteazkenean, maiatzaren 19an, izango da EHUren Donostiako Ingeniaritza campusean.

Konpainia makina-erreminta eta ekoizpen sistema teknologikoki aurreratuen fabrikazioan espezializatuta dago, eta taldeko kide diren enpresek, hala nola Danobatek, Soralucek, Goitik, Goimekek eta Latzek, eta Ideko Zentro Teknologikoak egiten duten lana aurkeztuko die Gipuzkoako Campuseko Ingeniaritza Eskolako ikasleei, haien balioak, kultura eta talentuaren aldeko apustua nabarmenduz.

Zentzu horretan, aurkezpenaren ondoren, Campuseko Ingeniaritzako ikasle batzuek Danobatgroupeko taldearekin elkarreragiteko aukera izango dute, elkarrizketa pertsonalen bidez, eta, horrela, taldeko enpresek eskaintzen dituzten lan aukerak gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Horrela, Danobatgroupek etengabeko prestakuntzako esperientzia paregabea eskainiko die etorkizuneko ingeniariei, diziplina anitzeko taldeen barruan praktikak egiteko aukera emanez, bai taldearen nazioarteko filialetan, bai taldeko kooperatibetan.

Danobatgroupi buruz

Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 65 urteko ibilbidea eginda, DANOBATGROUPek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten sektorean eta industriako fabrikazioari aplikatutako teknologietan.