Skip to main content
2013/12/03

DONFENGek DANOBATen konfidatzen du bere torneaketa arazoak konpontzeko

DONFENGek DANOBATen konfidatzen du bere torneaketa arazoak konpontzeko

1969an sortua DONGFENG Motor Corporation Txinako 3 kotxe fabrikatzaile erraldoietako bat da. Enpresa honen negozioen artean bidaiarientzako ibilgailuak, ibilgailu komertzialak, motorrak, kotxe eta ekipoetako piezak eta osagaiak daude. Garapenean 40 urte baino gehiago daramatza eta I+G eta fabrikazio instalazio ugari jarri dituzte, eta baita banaketa sare zabala eta saldu osteko zerbitzua ere. Gaur egun, DONGFENGek DANOBATek Elgoibarren ekoiztutako tornu berri bat jaso du bere instalazioetan. Aukera honetaz baliatuz DongFeng Motor kooperatiba mugatuko ingeniari den  Xiao Guang Sheng jaunarekin izan dugu hizketalditxo bat: 

G: Zein osagai mota fabrikatzen dituzue? Xiao Guang Sheng: Gaur egun gure produktu nagusia potentzia handiko diesel motorrak eta piezak dira. Gure gamak hiru produktu barneratzen ditu: DCi11, EQ4H eta EQX7. G:Zein mekanizazio prozesu erabiltzen zenuten birabarkietarako DANOBAT tornuan inbertitu aurretik? Xiao Guang Sheng: Bertako makinak eta NTC tornu japoniarrak erabiltzen genituen. Garai batean burdinurtuko birabarkiak egiten genituen. Urte batzuetara aldatu egin genuen gure fabrikazio prozesua, eta altzairuzko birabarkiak fabrikatzera pasatu ginen, askoz ere arinagoak zirenak, neurri konpaktuagokoak eta berezko motelgailu hobeagoarekin, baina material hau gogorragoa da eta ondorioz zailagoa mekanizatzen. Orain 10 urte VOLVO Trucks bisitatu genuen Espainian eta hantxe ikusi genuen DANOBAT tornuak erabiltzen zituztela beraien osagaiak fabrikatzeko eta tornu hauek erabiltzeak ekarriko lizkigukeen abantailez jabetu ginen. Orduan  pentsatu genuen aukera ona izan zitekeela DANOBATera zuzentzea gure altzairuzko birabarkiak mekanizatzeko. Azkenik, behar genituen zehaztasun mailak lortu ahal izateko DANOBAT tornu horizontaletan inbertitzea erabaki genuen. G: DANOBAT tornuek erantzuten al diete zuen beharrei? Xiao Guang Sheng: DANOBAT NA tornuek gure produktuek behar duten zehaztasunari erantzuten diete eta gainera leku gutxiago hartzen digute plantan. Tamaina handiko birabarkiak mekanizatzeko NA1500 2TS-2CM modeloa aukeratu genuen makina hau gai baitzen 450 mm arteko diametroko osagaiak eta 1500 mm-ko luzerako osagaiak mekanizatzeko birabarkien ertzak eta euskarriak mekanizatzeko erabiltzen ditugunak, hain zuzen ere. DANOBAT tornuek bi dorretxo dituzte goi aldean, bi puntu eta erpe erretraktil, alboetako aurpegiak biratzeko aukera ematen dutenak. Ezaugarri hauei esker piezak mekanizatzeko nahikoa da behin bakarrik prestatzea bi dorretxoak aldi berean lanean badaude ere, honela zikloaren denbora asko hobetzen baita. G: Azkeneko urteetan mekanizatu beharreko piezek izan al dute aldaketarik? Xiao Guang Sheng: Urteak joan ahala gure piezek diseinu aldaketak jasan dituzte baina DANOBAT gai izan da aldaketa hauetara egokitzeko eta gure produktuentzako irtenbide oso eta egokiak  eskaintzeko, beti teknologiarik aurreratuena erabiliz. G: Nola baloratuko zenuke bi enpresen arteko hartu-emana? DONGFENG eta DANOBATen arteko hartu-emana? Xiao Guang Sheng: Esan bezala dagoeneko urte batzuk pasatu dira harremanetan jarri ginela, lehenengo tornua 2005ean erosi baikenuen. Ordutik hona hainbat tornutan inbertitu dugu eta DANOBATGROUP  Txinako merkatuan egoteak eta laguntza teknikorako zerbitzurako talde bat izateak proiektu guztien garapenaren arrakastan lagundu du. Ziur gaude etorkizunean ere elkarlanean jarraituko dugula bi enpresok.