Skip to main content
2014/04/11

DANOBATGROUPeko Berrikuntza zuzendaria aukeratu dute AFMko lehendakari

DANOBATGROUPeko Berrikuntza zuzendaria aukeratu dute AFMko lehendakari

DANOBATGROUPeko berrikuntza zuzendaria den Antxon López Usoz aukeratu dute Espainiako Makina Erreminta, osagai, erreminta eta osagaien Fabrikatzaileen Elkarteko lehendakari bi urterako elkartearen urteko batzar orokorrean, gaur apirilak 11, Donostiako Parke Teknologikoaren Auditorioan. López Usozek, Nafarroako Unibertsitatean egin zituen ingeniari ikasketak eta Deustuko Unibertsitatean MBA ikasketak. DANOBATGROUPeko Berrikuntza zuzendaria da momentu honetan eta bere ibilbide profesionalaren parte garrantzitsu bat bertan garatu du. Aurretik DANOBATeko Trenen Dibisioko zuzendari gerente eta baita IK4-Idekoko gerente izan zen, eta baita Eroski Taldeko Kontseilari ere. Elkarte honetako lehendakari berriak esperientzia zabala du AFMn ere azkeneko bederatzi urteetan kontseilari izan baita eta lehendakari orde azkeneko bietan. Gainera, CECIMOko kontseiluko kide ere bada, 1962tik AFM kide den Europako Fabrikatzaile Elkartekoa, hain zuzen ere.

López Usozek dioen moduan “Ohore bat da AFMko lehendakaritza izatea. DANOBATGROUP talde handi garrantzitsua eta berezko baliabideak dituena izan arren, berebizikoa da balioa emango digun elkarte eta taldearen sinergiak aprobetxatzen lagunduko digun elkarte batekin bat egitea erronkei aurre egiteko'. Era berean, Berrikuntza zuzendariak aipatu du “DANOBATGROUPen uste dugu gure esperientziatik hainbat arlotara ezagutzak zabaltzeko gai garela; hala nola industria sektoreko espezializazioan, nazioartekotzean eta enpresa nazioartera dimentsionatzearen inguruan besteak beste, elkarteari eta erronka berdinak dituzten beste enpresa batzuei lagunduz. Lehendakaritza honetan aurre egin beharreko helburu moduan López Usozek adierazi du “Makina erreminta eta osagaiena bezalako sektoreari garrantzia eman beharra diogu; gure herrialdeak aberastasuna sortzen rol aipagarriagoa jokatu beharra du, eta horretarako produkzio ekiporik onenekin kontatu beharra dugu, eta horixe da gainera gure sektoreak dakarrena'. AFMko batzar orokorrean 2013ko emaitzen aurkezpena eta 2014 ekitaldirako plan estrategikoen aurkezpenaren ondoren “Gauzen interneta' delako bi hitzaldi eman dira. Lehenengoan proiektu zuzendari eta Mondragon Unibertsitateko den Jesus Lizarragak “Gauzen internetaren' lehena, oraina eta etorkizunari buruz jardun du eguneroko bizitzarekin lotuta. Bestalde, Tecnaliako ICT-European Software dibisioko zuzendari den Guillermo Gilek “Gauzen internet'a industriara aplikatzearen inguruan hitz egin du. Batzarrean besteak beste Jon Peli Uriguen Berrikuntza eta Landa Garapenerako Gipuzkoako Diputatua, Alex Arriola SPRIko zuzendari nagusia eta Elgoibarko alkatea den Alfredo Etxeberria izan dira, eta enpresa mundutik Confebask-eko lehendakaria, Miguel Angel Lujua eta honen idazkari nagusia Nuria López de Guereñu, Elkargiko ordezkaria, Pedro Oyarzabal, BECeko zuzendaria eta beste hainbat entitate ezaguneko ordezkariak izan dira.