Skip to main content
2021/02/22

Danobatgroupek talentuarekin duen konpromisoa berretsi du, bi enplegu-azokatan parte hartuta

Danobatgroupek talentuarekin duen konpromisoa berretsi du, bi enplegu-azokatan parte hartuta
  • Industria-taldea IMHko Ingeniaritza dualeko Unibertsitate Eskolako Enpleguaren IV. Azoka Birtualean egongo da otsailaren 22tik 24ra
  • Tecnun-UNAV taldeak antolatutako Career Forum Birtualean ere izango da martxoaren 4an eta 5ean
  • Enpresa-taldea bi ekitaldietan egotea talentuaren erakartzearen aldeko apustuaren barruan kokatzen da.


Industria-fabrikazioaren sektoreak bizi dituen aldaketek ezagutza zientifiko eta teknologiko handiak dituzten profesional berriak behar dituzte, eta horiek gai izan behar dute digitalizazioak eta ekoizpen-inguruneen eraldaketak dituzten erronkei aurre egiteko. Testuinguru horretan, enpresen eta ikasketak amaitzen dituzten gazteen arteko harremana sendotu behar da.

Giza kapitalaren garapenaren aldeko apustu estrategiko sendoa indartzeko asmoz, Danobatgroup industria-taldeak bi enplegu-azoka birtualetan hartuko du parte laster: IMHko Unibertsitate Eskola dualeko Enpleguaren IV. Azoka Birtualean, otsailaren 22tik 24ra bitartean, eta Tecnunek eta Nafarroako Unibertsitateak antolatutako Virtual Career Forum-ean martxoaren 4an eta 5ean, osteguna eta ostirala.

Lehenik eta behin, Danobatgroup IMHko Ingeniaritza dualeko Unibertsitate Eskolak antolatutako hitzordura joango da. Lehenengo egunean, makina-erreminten fabrikazioan eta teknologikoki aurreratuak diren ekoizpen-sistemetan espezializatutako kooperatibak egiten duen lana aurkeztuko da; bigarren egunean, berriz, ikastetxeko Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Ingeniaritza dualeko ikasle batzuek Danobatgroup taldearekin elkarreraginean aritzeko aukera izango dute. Gainera, zuzenean ezagutu ahal izango dituzte Danobat, Soraluce, Goiti, Goimek, Latz eta Ideko Teknologia Zentroaren lan aukerak.

Bestalde, martxoaren hasieran, Danobatgroupek bat egingo du Virtual Career Forum-ekin. Tecnun Ingeniarien Eskolak eta Nafarroako Unibertsitateak antolatutako enplegu-foroa da, eta enpresen, graduatu berrien eta praktikak, gradu amaierako proiektuak eta masterra edo lehen enplegua bilatzen ari diren ikasleen arteko topagune gisa balio du.

Industria-taldeak enplegu-azoka horietan parte hartzea talentuaren erakartze eta garapen estrategiaren parte da. Iker Usabiagak, Danobatgroupeko Gestio Sozialeko zuzendariak, azaltzen duenez: "Pertsonekiko dugun konpromisoa talentua estrategikoki kudeatzeko eredu batean gauzatzen da. Eredu horren ardatza gure profesionalak zentroan kokatzea da, haiek izan daitezen taldearen barruan beren karrera ahalduntzen eta gidatzen dutenak”.

 

Danobatgroupi buruz

Danobatgroupek 65 urteko ibilbidea egin du industria-fabrikazioari aplikatutako teknologien arloan, eta 1.300 langile baino gehiago ditu, kualifikazio handikoak. Taldea erreferentziazko eragilea da nazioartean makina-erremintaren eta industria-fabrikaziora aplikatutako teknologien sektorean.