Skip to main content
2017/11/28

DANOBATGROUPek kooperatibak dituen herritar guztiei zuzendutako lehiaketa antolatu du

DANOBATGROUPek kooperatibak dituen herritar guztiei zuzendutako lehiaketa antolatu du

Iazko ekimenari jarraituz aurten ere DANOBATGROUPek Euskararen Nazioarteko Egunaren harira kooperatibak dituen herrietara zabaldutako lehiaketa bat jarri du martxan Euskara aldean, erabili lanean lemapean.

Lehiaketa modu digitalean antolatu da, eta parte hartzeko https://info.danobatgroup.com/euskara/lehiaketa-2017.html helbidean sartu behar da. Webgunean klikatu eta kooperatibari buruzko galdera orokor batzuei erantzun ondoren DANOBATGROUPeko hiztegi teknikoan sartu eta hainbat hitzen ordainak aukeratu beharko dira, besteak beste.

Abenduaren 11ra arteko epea izango da lehiaketan parte hartzeko, eta parte hartzaile guztien artean bi bono zozketatuko dira asteburu bat pasatzeko bi lagunek Euskal Herriko nekazalturismo batean.

Baina DANOBATGROUPek bertako langileengana ere iritsi nahi du barrura begira egindako beste lehiaketa baten bidez, bertako langileen motibazioan eta erabileran eragiteko asmoz.