Skip to main content
2024/03/04

Danobatgroupek ikasle gazteen lan berritzailea saritu du First Lego League Euskadi-MONDRAGON lehiaketan

Danobatgroupek ikasle gazteen lan berritzailea saritu du First Lego League Euskadi-MONDRAGON lehiaketan
  • Industria taldeak babestu du Mondragon Korporazioak, Mondragon Unibertsitateak eta Innobasquek antolatutako lehiaketaren 15. edizioko sarietako bat.
  • Programak zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa piztu nahi du Euskadiko 6-16 urte bitarteko ikasleen artean 

Ideia berritzaileak bultzatzeko eta txikitatik STEAM esparruetan talentua garatzea sustatzeko konpromisoa hartuta, Danobatgroup industria taldeak modu aktiboan parte hartu du Mondragon Korporazioak, Mondragon Unibertsitatearekin eta Innobasquerekin batera, antolatutako First Lego League (FLL) Euskadi-MONDRAGON izeneko lehiaketaren 15. edizioan.

Zehazki, Danobatgroupek Berrikuntzaren 2. Saria babestu du, eta martxoaren 2an, larunbata, taldeko presidenteak, Andres Mazkiaranek, BeraBrick, BeraKruz Ikastolako taldeari eman zion saria.“Sari honen bidez, FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketan parte hartzen duten gazteek duten ahalmen berritzailea eta sormena balioesten ditugu. Ekimen honek indartzen du talentuaren garapenarekin eta kudeaketarekin dugun etengabeko konpromisoa, belaunaldi berriek etorkizuneko enpresa ehunaren konfigurazioan eta industriaren hurrengo erronketarako irtenbideak bilatzean betetzen duten funtsezko zeregina aitortzen baititugu”, nabarmendu du Andres Mazkiaranek.

FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketako finala martxoaren 1ean eta 2an egin da, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campuseko kiroldegian, eta hantxe eman da saria. Lehiaketa Espainiako hainbat herritan eta 100 herrialde baino gehiagotan egin da, eta bere helburua da 6 eta 16 urte bitarteko ikasleen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa piztea, tresna dinamiko eta erakargarri baten bidez: Lego piezak.
 
Ekimen irabazlea aitortzeko, talde irabazleetako kideek lortutako garaipena berresteko aukera izango dute Ingeniera Soy elkarteak martxoaren 16an Alacanten antolatutako Estatuko lehiaketan.
 
Gazte talentuaren garapenarekin eta karrera zientifiko-teknologikoen sustapenarekin duen etengabeko konpromisoa azpimarratzen duten hainbat ekimenetako bat da Danobatgroupek FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketari emandako babesa.