Skip to main content
2013/12/18

DANOBATGROUPek hiru kontratu eskuratu ditu tren sektorerako, guztira 103 milioi eurokoak.

DANOBATGROUPek hiru kontratu eskuratu ditu tren sektorerako, guztira 103 milioi eurokoak.
  • DANOBATGROUPek sendotu egin du tren sektorerako giltza eskura erako lerroen horniketan munduan duen lider posizioa.
  •  Eskari hauekin Espainiako makina-erremintaren sektoreak bere historian izan dituen zifra errekorrak lortu ditu.
  •  Eskari guztien %66 hurbileko inguruan gauzatuko dira.

DANOBATGROUPek, makina-erremintaren sektorean lider nazionala eta MONDRAGON Korporazioko kidea den kooperatiba taldeak, bi kontratu izenpetu ditu meatzaritzaren sektorean mundu mailan liderrak diren Australiako bi enpresa ospetsurekin. Lehenengo kontratua bagoien MARAND Precision Engineering enpresa australiarrarekin. Australiako enpresa hori lerroak dagozkien tokian ezartzeko lanez arduratuko da, beti ere DANOBATGROUPek gainbegiratuta. Indiarako lerroak, berriz, bidaiarien garraiorako diren trenetan segurtasuna eta erosotasuna handitzeko dagoen gero eta eskari handiagoari erantzuten dio. Kasu honetan, DANOBATGROUPek giltza eskura erako proiektu bat hartuko du bere gain muntatutako ardatzen fabrikazio, ikuskapen eta muntaketarako. Instalazioak guztira 15 ekipo dauzka, tartean DANOBATGROUPek fabrikatutako ardatz eta gurpilen mekanizaziorako makinak, osagaien manipulaziorako sistema robotizatu bat eta lerroaren kontrol integralerako gailu informatikoa.Honetarako,DANOBATGROUPek Puneko delegazioan duen lantalde teknikoaren laguntza izango du. Hiru kasuetan, DANOBATGROUPek proiektuaren egikaritza hartzen du bere gain oso-osorik, besteak beste lan hauek: aurretiko ingeniaritza, funtsezko ekipamenduen fabrikazioa, ekipamendu espezializatuen erosketa, instalazioa eta abian jartzea, ekipamendu guztiak eta lerroa erabiltzen ikasteko prestakuntza, laguntza teknikoa lerroa produzitzen hasten denean eta proiektuaren kudeaketa integrala. Eragina ingurunean Eskariek eragin handia dute kooperatibaren hurbileko inguruan; izan ere, eskari guztien %66 maila lokalean egingo da, eta ehuneko horretatik herena inguruko hornitzaileei azpikontratatuko zaie, normalean DANOBATGROUPekin lan egiten duten hornitzaileei hain zuzen ere. Honelako ezaugarriak dituzten eskariek kualifikazio handiko lanpostuak sortzea eskatzen dute normalean, hauek bezain garrantzitsuak diren proiektuak kudeatzeko gai diren pertsonen bitartez, bai hemen egiten denari dagokionez bai Indian edo Australian egingo denari dagokionez, eta munduko edozein tokitan hornitzaile eta bezeroekin erlazionatzeko beharrezko trebetasunak dituzten pertsonen bitartez. Kontratu hauek sendotu egiten dute DANOBATGROUPek sektore aurreratuenetarako, esaterako tren, aeronautika, energiaren sorkuntza, petrolio eta gasaren sektoreetarako, giltza eskura erako instalazioen hornikuntzan mundu mailan duen lidergoa, horiek dira-eta gaur egun taldearen eskari zorroaren zatirik handiena. Kontratuek, halaber, berretsi egiten dute DANOBATGROUPek azken urteotan I+G alorrean bere salmenten %7a baino gehiago inbertituz asmatu egin duela, eta argi erakusten dute enpresak lanpostu kualifikatuak sortzearen alde egiten duen apustua, azpimarratzeko modukoa izanik gaur egun DANOBATGROUPeko langileen %43k baino gehiagok unibertsitateko ikasketak dituztela.