Skip to main content
2018/11/21

DANOBATGROUPek herritarrei zuzendutako lehiaketa antolatu du euskararen egunaren harira

DANOBATGROUPek  herritarrei zuzendutako  lehiaketa antolatu du euskararen egunaren harira

Azken ureetako ekimenari jarraituz aurten ere DANOBATGROUPek Euskararen Nazioarteko Egunaren harira kooperatibak dituen herrietara zabaldutako lehiaketa bat jarri du martxan Euskara aldean, erabili lanean lemapean.

Lehiaketa modu digitalean antolatu da, eta parte hartzeko https://info.danobatgroup.com/euskara/lehiaketa-2018.html helbidean sartu behar da.

Galderei erantzuteko DANOBATGROUPen webgunean klikatu eta kooperatibari buruzko galdera orokor batzuei erantzun ondoren DANOBATGROUPeko hiztegi teknikoan sartu, http://hiztegia.danobatgroup.eus/eu eta hainbat hitzen ordainak aukeratu beharko dira, besteak beste.

Abenduaren 3ra arteko epea izango da lehiaketan parte hartzeko, eta parte hartzaile guztien artean bi bono zozketatuko dira asteburu bat pasatzeko bi lagunek Euskal Herriko landetxe batean.

Sartu ariketan, kontsultatu web gunea, sartu hiztegi teknikoan, klikatu Tailerreko Eskuliburu Teknikoan… osatu ariketa eta hartu parte bi lagunentzako asteburuko zozketan.

Euskara aldean, erabili lanean, etxean, kalean…