Skip to main content
2021/10/07

Danobatgroupek BIEMH 2022aren aurkezpen ekitaldia hartu du Milanen

Danobatgroupek BIEMH 2022aren aurkezpen ekitaldia hartu du Milanen
  • Aurkezpen ekitaldia industria taldeko Soraluce enpresaren standean egin da, Italiako hirian egunotan egiten ari den EMO azokaren barruan.
  • Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak zuzendu du topaketa, eta Pello Rodriguez Danobatgroupeko zuzendari nagusiak parte hartu du bertan.

 

2022ko ekainaren 22an Makina-erremintaren Biurtekoaren (BIEMH) 31. edizioa egingo da Bilbao Exhibition Centren (BEC) eta haren aurkezpen ofiziala Milanen egin da, EMO azokaren barruan. Danobatgroup-ek, makina-erremintaren eta ekoizpenerako soluzio aurreratuen fabrikazioan erreferentea den enpresak, egin du aurkezpen ofizial hori.

Ekitaldia gaur goizean izan da industria taldeko Soraluce enpresaren standean, eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak zuzendu du.

Topaketan parte hartu dute, halaber, Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak, Xabier Ortueta AFMko zuzendari nagusiak eta Pello Rodriguez Danobatgroupeko zuzendari nagusiak, eta azken honek taldeak BIEMH azokan aspalditik duen presentzia nabarmendu du; izan ere, 1964tik ari baitira  azokan parte hartzen.

"BIEMH azoka erakusleiho bat da guretzat, gure jatorrizko merkatuan ditugun gaitasunak erakusten uzten baitigu, gure posizionamendua indartzeko eta bezeroak eta hornitzaileak erakartzeko", ziurtatu zuen Rodriguezek ekitaldian.

Halaber, zuzendari nagusiak adierazi zuen seguru dagoela covidaren ostean industria jarduera berreskuratuko dela eta, ziurgabetasuna gorabehera, aukera berriak sortuko direla.

“Gure ustez, beste aukera batzuk sortuko dira, eta Danobatgroupek lanean jarraituko du fabrikazio aurreratuan eta digitalizazioan erreferente izateko; izan ere, Danobatgroupek epe luzerako ikuspegia du ezaugarri, eta horri esker, industria fabrikazioaren eraldaketekin eboluzionatzeaz gain, etorkizuneko erronkei aurrea hartu ahal izango die, negozio eredu iraunkor batean oinarrituta, hitzaren zentzurik zabalenean ", gaineratu zuen.

Aurkezpen ekitaldia Soralucek Milango EMOn zuen erakusketa gunean egin zen, 3. pabiloiko D06 standean. alegia. Leku horretan aurkeztu du euskal fabrikatzaileak SORLACUCE PMG gantry fresagailu atariduna, lehen aldiz Italiako merkatuan.

Konpainiak #MadeForYOU ikuspegi integrala eraman du ekitaldira, proposamen guztiz pertsonalizagarria eta bezeroaren beharretara egokitzeko modukoa, makinak, soluzio teknologikoak eta zerbitzu digitalak biltzen dituena.

Azoka hilaren 9an amaituko da, eta Soraluce makina, teknologia eta zerbitzuen zuzeneko erakustaldiak eskaintzen ari da. Era berean, Bergaran egoitza duen fabrikatzaileak zerbitzu digital aurreratuen proposamena aurkeztu du; monitorizazio integralerako Soraluce plataforman oinarrituta dago, eta ekipoen erabilgarritasuna eta produktibitatea handitzeko da.

Danobatgroupek EMO azokan duen presentzia nabarmena Danobaten partaidetzarekin osatzen da. Danobatek bere hiru marken (DanobatDanobat-Overbeck eta Hembrug) gaitasunak erakutsi ditu azoka esparruko 3. hallean, E26 standean.

 "DrivenbyYou" esloganarekin, Elgoibarko enpresak azken belaunaldiko artezteko makinak eta gogorrean torneatzeko tornuak erakutsi ditu, balio teknologiko handikoak, baita soluzio erabat automatizatuak ere. Danobatek bezeroen eraginkortasuna hobetzeko dituen zerbitzu digitalak ere aurkeztu ditu; arlo horretan hiru plataforma hauek ditu: DDSa edo Danobat Digital Suitea, makinaren funtzio guztiak ingurune bakar batean dituen interfazea; MOBILEAPPS, aplikazio berri batzuk langileek beren telefono mugikorrak edo tabletak erabiliz hainbat lan egin ahal izan dezaten, hala nola mekanizazio prozesu berri baten parametroak kalkulatu, urruneko laguntza eskatu eta kudeatu, edo makinaren alarmak eta jakinarazpenak denbora errealean jaso; eta myDANOBAT, ingurune berri bat bezeroa Danobatekin harremanetan jartzeko eta haren makinen parkeari buruzko informazioa azkar eta zuzenean eskuratzeko.

3 marka horiek teknologikoki aurreratuak diren soluzioak garatzen dituzte, %100 inguruko erabilgarritasuna eta perdoi estuak eta ziklo denbora txikikoak eskaintzen dituzten soluzioak eta bezeroen ekoizpen eskakizun zorrotzenak behar bezala betetzeko soluzio automatizatu pertsonalizatuak gehitzeko aukera dutenak.