Danobatgroup Txina "Manufacturing Innovation Technology Award" sariarekin saritu zuten 2021eko Automobilgintzako 14. Nazioarteko Kongresuan, Vogel Communications Group ospetsuaren eskutik

17-11-2021

Azaroaren 11n, Danobatek "Manufacturing Innovation Technology Award" saria irabazi zuen, kanpoaldeak artezteko LG makina zilindrikoari esker, zuzeneko eragingailu-sistemez soilik hornitua. Sistema horiek, automozioaren industriarako onuragarriak dira, zehazki ardatzak artezteko.

Granito naturalezko bankadek eta motor linealek aplikazio zorrotz horiek behar duten doitasuna eta egonkortasun termikoa ematen dute. Bere doitasun apartari esker, zilindrikoak ez diren osagaiak artezteko irtenbide egokiena da.

Era berean, makina honen moldakortasuna eta malgutasuna nabarmendu behar dira; horrela, makinak artezketa-betekizun zorrotzenak betetzen ditu, eraginkortasun handienarekin.

Ekoizpen-denbora laburragoak bermatzeko eta, horrela, produktibitatea handitzeko, automatizazio-soluzio integratuak eskaintzen ditugu.

Danobatek bezeroaren baldintzak betetzeko soluzio osoak eskaintzen ditu, QUICKMOTION kargagailu integratuak edo FLEXMOTION robot integratuak erabiliz.

LG artezteko-makina zilindrikoa Txinan gehien saltzen den Danobateko makina da. Bere prestazio apartei esker automobilgintzarako egokia da, beste sektore zorrotz askorentzat bezala, PCD tresnak, pieza hidraulikoak eta transmisiokoak bezalako aplikazioak barne.

Txinako merkatuan 30 urte baino gehiago eman ondoren, eta merkatu horretan garatzeko inoiz baino anbizio handiagoarekin, horren adibide da "Txinan, Txinarentzat" estrategia abian jarri izana, urte hasieran gauzatu dena. Sari hori herrialdean egindako ahaleginaren emaitza da. Txinako hedapen- eta kokapen-planekin, enpresak bezero zorrotzenak pozik edukitzeko bidean jarraitzen du, soluzio pertsonalizatuak, teknologia aurreratukoak eta berritzaileak eskainiz.

Danobatgroupek, bere marka guztiekin, Danobat, Soraluce, Danobat-Overbeck eta Hembrug, Txinako merkatuko bazkiderik onenekin lanean jarraituko du, gero eta zorrotzagoa den Txinako merkaturako I+G soluzio eta soluzio digital onenak aurkitzeko.