LG gama doitasun handia eskatzen duten piezak artezteko garatu da, esaterako osagai hidraulikoak, autoetarako piezak eta ebaketarako tresnak.
Granito naturalezko bankadari esker eta dituen motor linealei esker, hain zorrotzak diren aplikazio horiek behar duten egonkortasuna eta doitasuna eskaintzen du. Soluziorik egokiena da, halaber, zilindrikoak ez diren osagaien artezketarako.
Elektrotorlojuen erabilerak ohiko artezketa eta abiadura handikoa konbinatzea ahalbidetzen du. Horrela, harriak gehienez 140 m/s-ko abiadura periferikoa izatea lortzen du, eta urratzaile konbentzionalez (60m/s) edo superurratzaileez (gehienez 140 m/s) artezteko behar den gama osatzen du.
Gainera, LG doitasun handiko artezteko makina zilindrikoa egokikorra eta malgua da, eragintza zuzeneko B ardatzari eta hainbat harriren erabilerari esker. Erabat automatikoak diren fabrikazio prozesuen eskakizunei erantzuteko, automatikoki kargatzeko Danobatek garatutako sistema pertsonalizatuak erabiltzen dira, esaterako robota edo protikoa integratuta duten soluzioak, horiekin karga eta deskarga lanak egiteko oso denbora txikiak behar izatea bermatzen baitute (2-6 segundo, aplikazioaren arabera).
LG-400 |
LG-600 |
LG-1000 |
||
Puntuen arteko distantza max. |
mm |
400 |
600 |
1000 |
Arteztu daitekeen diamentro max. |
mm |
290 |
290 |
290 |
Puntuen arteko pisu max. |
kg |
50 |
50 |
80 |
Harriaren diametro max. |
mm |
500 |
500 |
500 |
Harriaren abiadura periferiko max. |
m/s |
140 |
140 |
140 |
*Bezeroaren beharren arabera, makinaren beste gaitasun eta konfigurazio batzuk konbinatu ahal izango lirateke