Skip to main content
2018/04/23

DANOBATGROUP, WORKinn industriako enpleguaren foroan partaide

DANOBATGROUP, WORKinn industriako enpleguaren foroan partaide
  • Enpresa taldeak presentzia nabarmena edukiko du ekitaldian, zeina Makina-erremintaren Espainiako Bienalaren (BIEMH) egun berberetan garatuko baita.
  • Industriaren sektoreko enpresen eta karrera arrakastaz garatzeko aukera berrien bila ari diren ikasle eta profesionalen arteko topagunea izan nahi du foroak.

Giza kapitalaren trebakuntzarekin duen konpromisoa indartzeko asmoarekin eta makina-erremintaren sektorean lan egiteko interesa duten pertsona guztiekin harremanak estutzeko, DANOBATGROUP makina-erreminten euskal fabrikatzailea WORKinn industriako enpleguaren azokaren bigarren edizioan egongo da presente, maiatzaren 30ean eta 31n, Bilbao Exhibition Centren (BEC).

Taldeak, ekoizpen sistema aurreratuen eta balio erantsi handiko fabrikazio teknologien garapenean espezializatuta baitago, Bizkaiko Barakaldo herrian dagoen azoka gunearen erdiko pasilloan edukiko du erakusketarako lekua.

Makina-erreminten Espainiako Bienala egiten den egun berberetan eta leku berberean egingo da foroa. Bienala (BIEMH) industriako fabrikaziorako hitzordurik garrantzitsuena da Estatuan, eta hor ere DANOBATGROUPek presentzia nabarmena edukiko du.

Bienalean, zehazki, industri taldeak 720 metroko stand bat edukiko du, BECeko 5. pabilioian, eta han jarriko du ikusgai fabrikazio prozesuetan ahalik eta doitasunik handiena bermatzeko azken teknologiez hornitutako makinen garapenen aldeko apustuan garatutakoa, bai eta industria digitalera zuzendutako balio proposamena sendotuta ere.

“Gure giza kapitalaren garapen profesionala bultzatzea eta talentua estrategikoki garatzea funtsezko elementuak dira gure taldearentzat. Foro honetan gu presente egonda, hasiera-hasieratik bertan egon baikara, etorkizuneko hautagaiekin harremanak estutzeko premiari erantzun nahi diogu, bai eta karrera profesional bat garatzeko erakunde bikain garen aldetik dugun balio proposamena ezagutarazi ere. Talde dinamikoa gara, eta oso enplegu kualifikatua sortzen dugu. Azokan garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren alde egiten duguna erakutsiko dugu, bai eta gure bokazio internazionala eta pertsonengan zentratuta dugun nortasun korporatiboa ere”, ziurtatu du DANOBATGROPUeko Gestio Sozialeko zuzendari Iker Usabiagak.

Standera hurbiltzen diren pertsonek Gestio Sozialeko lantaldearekin hitz egiteko eta haren errealitatea hobeto ezagutzeko aukera edukiko dute, eta curriculuma entregatu eta elkarrizketa pertsonalak egin ere egin ahal izango dute. Beren karrerak hobeto garatzeko modua ezagutzeko galderak egin eta gomendioak jaso ere egin ahal izango dute.

Taldea osatzen duten enpresek –DANOBAT, SORALUCE, LATZ, GOIMEK edo GOITI– eskaintzen dituzten lan aukerak ere ezagutu ahal izango dituzte .

“Pertsonen garapenarekiko konpromisoa da DANOBATGROUPen ezaugarri bereizgarrietako bat, teknologiaren sorreran erreferentziako industri taldea izanda berrikuntzaren abangoardian egotea bilatzen baitu, talentu profesionalik hoberena bilatuz, trebatuz eta atxikiz. Arrazoi hori dela eta, WORKinn moduko enplegu azoketan parte hartzen dugu”, gehitu du Usabiagak.

1.300 profesional baino gehiagoko plantilla batekin, taldeak proiektu berritzaileetan eta testuinguru internazionaletan garatutakoetan parte hartzeko aukera eskaintzen du, trebakuntza bikaina eta enplegagarritasun maila handia bermatuta.

 

 

Egin klik Marketing cookie-ak aktibatzeko eta eduki hau ikusi ahal izateko

DANOBATGROUPi buruz
DANOBATGROUP makina-erreminten fabrikazioan liderra da Euskadin, eta industriako fabrikaziorako soluzio teknologikoki aurreratuak eta punta-puntako zerbitzuak garatzen ditu. Taldeak 60 urte baino gehiagoko esperientzia du doitasun handiko ekipoak garatzen eta industri prozesurik zorrotzenetarako teknologiak ikertzen eta aplikatzen.