Skip to main content
2018/12/19

DANOBATGROUP talentu bila ari da Gipuzkoa Talent foroan

DANOBATGROUP talentu bila ari da  Gipuzkoa Talent foroan
  • Topaketa datorren abenduaren 27an egingo da, Gipuzkoako Parke Teknologikoan.
  • Industri taldeak stand propioa edukiko du eta hitzaldien programan parte hartuko du.

DANOBATGROUP enpresa taldeak presentzia nabarmena edukiko du berriro ere Gipuzkoa Talent foroan, punta-puntako euskal enpresek une honetan atzerrian lanean ari diren arren Euskadira bueltatzea pentsatzen ari diren profesionalen garapenerako duten eskaintza ezagutaraztea helburu duen topaketa baita.

Hitzorduaren hirugarren edizioa izango da, eta datorren abenduaren 27an egingo da, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan, lurralde horretako Foru Aldundiak bultzatuta.

Foroan, DANOBATGROUPek stand propioa edukiko du eta, gainera, ekitaldiaren barruan antolatu diren hitzaldi eta elkarrizketetan parte hartuko du.

“Talentuaren garapenaren aldeko apustua da gure enpresa eredua definitzen duten ezaugarrietako bat. DANOBATGROUPen aldaketara egokitzeko ahalmena lantzen dugu, beste ahalmen batzuen artean, bai eta etengabeko prestakuntzarekiko eta ikaskuntza iraunkorrarekiko interesa ere. Gure langileak beren karrera profesionalaren gidari eta protagonista izatea nahi dugu. Gipuzkoa Talentaren moduko ekitaldietan parte hartzeak ahalbidetzen digu gure proposamena ezagutaraztea eta aukera berrien bila ari den talentuarengana hurbiltzea”, ziurtatu du DANOBATGROUPeko Kuadeketa Sozialeko zuzendari Iker Usabiagak.

 

Hitzorduak gaur egun atzerrian lanean ari diren arren Euskadira bueltatzeko aukera aztertzen ari diren pertsonekin harremanetan jartzeko balioko digu. Hori horrela, beraz, enpresetarako eta profesionalentzat ez ezik euskal ekonomiarako eta bere ehun sozialerako oro har ere izango da ona.

“Topaketa honekin baloratu ahal izango dugu ea gai garen haien interesak eta gureak bateratzeko, eta aztertu ahal izango dugu, baita ere, ea aukerarik dagoen profesional horiek gure taldean sartzeko. Oso ekimen interesgarria da, beti oso profil nabarmenak aurkitzen baititugu bertan”, gehitu du Usabiagak.

Erakusketarako lekuan egoteaz gain, taldeak aurkezpen bat egingo du pertsonen garapenaren alde egiten ari dena eta berrikuntzarekin eta nazioartera begira egoteko hartu dituen konpromisoak azaltzeko.

Makina-erreminten eta ekoizpen sistema teknologikoki aurreratuen fabrikazioan espezializatuta, DANOBATGROUPek 1300 profesionalek osatutako plantilla bat dauka eta proiektu berritzaileetan eta nazioarteko testuinguruetan garatutakoetan parte hartzeko aukera ematen du, hau da, pertsona taldeari trebakuntza bikaina eta enplegagarritasun handia bermatzen duten ezaugarriak ditu.