Skip to main content
2024/03/08

Danobatgroup batu egin da berdintasunarekin duen konpromisoa aldarrikatzeko

Danobatgroup batu egin da berdintasunarekin duen konpromisoa aldarrikatzeko
  • Gaur goizean, industria taldeko Berdintasun Batzordeak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldia egin du, lehengo aldiz erakunde osoari zuzenduta.

Danobatgroupeko kooperatibek bat egin dute gaur, martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, industria taldeak berdintasunarekin duen konpromiso komuna berresteko eta aldarrikatzeko.

Erakundeko 100 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute taldeko Berdintasun Batzordeak Elgoibarren duen egoitzan antolatutako hitzorduan. Hitzordu hori izan da Danobatgroupeko kooperatiba guztiei zuzendutako lehen ekitaldia.

Gainera, topaketa streaming bidez ere jarraitu ahal izan da Goimek eta Soraluce kooperatibetan, horretarako prestatutako eta neurri handiko pantailekin hornitutako hainbat gunetan.

Egunean zehar, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai bakarrizketariek umorez heldu diote generoaren gaiari, eta berdintasunaren ikuspegitik berrikusi dituzte gizon eta emakumeen arteko bizikidetzarekin eta eguneroko harremanekin lotutako gaiak.

Talde osoak berdintasunarekin duen konpromisoa agerian utziz beste ekintza batzuk ere egin dira Danobatgroupen, esaterako, kooperatiba guztietan berdintasun planak ezartzea, 2023tik aniztasunari eta berdintasunari buruzko politika bateratua abian jartzea, edo Berdintasun Batzorde bateratu bat aktibatzea, arlo horretako ildo nagusiak zehazteko, erakunde osoan konpromisoa sustatzeko hainbat ekimen abiarazteko eta enpresa guztien artean berdintasunaren arloko jardunbide onak partekatzeko topagunea izateko. Gaurko ekimen hau horiei guztiei batzen zaie.