Skip to main content
2013/05/17

DANOBATen CUPRA zizailadun puntzonatzeko makina arrakastatsu AUSTECH 2013 erakustazokan

DANOBATen CUPRA zizailadun puntzonatzeko makina arrakastatsu AUSTECH 2013 erakustazokan

DANOBATeko xafla transformaziorako dibisioak xafla ebaki eta zulatzeko soluzioak primizian aurkeztu zituen Australian, Melbournen maiatzaren 7tik 10era bitartean egin zen  AUSTECH 2013 eraustazokan. AUSTECH Australian egiten den erakustazoka bakarra da arlo metalurgikoa, makina erreminta arloa eta auxiliarrerako. DANOBATen xafla transformaziorako dibisioa bertako banatzailearen bitartez, CMTS banatzaileraren bitartez egon zen erakusketa honetan.

Erakutsi den DANOBAT makina puntzonaketa eta zizailaketa elektrikorako linea bat, CUPRA modeloa da, zama lanetarako sistema automatiko bat duena  1.500 x 3.000 mm-ko xafla formatoentzako. Puntzonatzeko makina honek zizailarekin konbinatuta hainbat abantaila eskaintzen ditu, eta soluzio ezin hobea da pieza lauki luzeetarako eta produkzio bolumen handietarako. DANOBATen puntzonaketa eta zizailaketa lerro hau atrakzio garrantzitsua izan zen erakusketa honetan, eta bisitari ugari hurbildu ziren ikustera makinaren maila teknologiko altua aipatuz. DANOBATek CMTSrekin batera Australiako merkatuaren aldeko apustua egingo du merkatu interesgarria izan baitaiteke xafla transformazioaren sektorerako.