Zuntzezko laser bidezko ebaketak egiteko makina DANOBAT biltegiratzeko sistemarekin

DANOBATek zuntzezko laser bidezko ebaketak egiteko makina instalatu du Italian

20-02-2015

DANOBATen xafla transformaziorako dibisioak zuntz bidezko ebaketarako (1500x4000 mm) sistema automatikoa ezarri du Italiako KAER INDUSTRIAL VENTILATION S.R.L, enpresan Pavia inguruan, Milandik hurbil.

KAER INDUSTRIAL VENTILATION SRL aireztapena, aspirazioa eta sukalde industrialetarako osagaiak fabrikatzera dedikatzen da, eta instalazio berri honekin merkatuan duen kokapena indartzea espero du. Instalatutako DANOBAT makina honek zuntzezko laser bidezko ebaketa sistema du, biltegiratzeko 15 puntuko sistemarekin eta xaflaren karga eta deskarga. Laser bidezko ebaketa makinaren automatizazio honek makina sistema autonomo egiten du, eta langilearen laguntza txikia eskatzen du. Xafla automatismoen bidez biltegiratzearen helburua espazioa aurreztea da batetik, eta bestetik, kolan dauden formato ezberdinak prozesako gaitasuna makina gelditu gabe.

Instalazio berri honekin markak mundura zabaltzeko politikarekin jarraitzen du eta laser munduan soluzioak neurrira eta neurri handikoak eskaintzeko posizioa sendotzen du.