Skip to main content
2015/04/07

DANOBATek Laneko Osasun eta Segurtasuneko ziurtagiria jaso du

DANOBATek Laneko Osasun eta Segurtasuneko ziurtagiria jaso du

DANOBAT KOOP. E.ak Laneko Osasun eta Segurtasuneko Ziurtagiria lortu du, AENORek (Asociación Española de Normalización y Certificación) ematen duena. Ziurtagiri honen bidez enpresak arriskuen prebentzioaren in guruko araudia betetzen duela baieztatzen da eta baita langile guztiek laneko osasun eta segurtasun arloan etengabe hobetzeko duten konpromisoa ere. 

Ziurtagiriak, enpresa osasungarriaren modeloarekin bat, baieztatzen du kooperatibak langileen osasuna, ongizatea eta segurtasuna sustatu eta babesten duen kudeaketa sistema txertatu duela. OHSAS 18001 araudia txertatzeak ,DANOBAT enpresak, laneko ezbeharren kopurua jaitsi eta produktibitatea igotzea ahalbidetzen du, lan postu bakoitzari dagozkion arriskuak identifikatuz, ebaluatuz eta kontrolatuz. Era berean, erakundeko barne kudeaketa hobetu egiten da, baita enpresa eta langile, enpresa-administrazioa eta alderdi interesdunen arteko komunikazioa ere.

Horrela, ziurtagiri berri hau, 2015-04-03koa, euskal enpresa honek dagoeneko lortuta zeuzkan ziurtagiri eta titulu zerrenda luzeari gehitzen zaio eta DANOBATek hobetzeko eta bere bazkide eta langileen esanetara egoteko egiten duen ahalegina berresten du ziurtagiriak.