DANOBATek hobi-tornu bat instalatu du Kostako Tranbiarako Ostenden

11-09-2014
DANOBAT trengintzarako ekipoak ekoizten aditua den enpresa da eta bere merkatua handituz doa. Izan ere, Belgikatik eskaera garrantzitsua egin diote. Oraingo honetan, Belgikako Flandria eskualdeko hiri-garraioa kudeatzen duen Vlaamse Vervoermaatschappij De Lijn enpresak hobi-tornu bat egiteko kontratua DANOBATi esleitu dio. Tornu hori Ostende hirian instalatuko da eta eskualde horretan zerbitzua emango duten tranbien gurpilak ber-profilatzeko erabiliko dute. DANOBATen hobi-tornuak trenen errodaduren eta diskozko frenoen mantentze-lan zuzentzaileak, trenaren ardatzak desmuntatu beharrik gabe egin ahal izateko berariazko makinak dira. Gainera, gurpil-errei zirkulazioak eragindako higadura eta deformazio logikoa jasaten duten gurpilen profilak birsortzeko diseinatuak daude. DANOBATentzat proiektu hori lehentasunezko erronka da, edozein motatako tren-errodaduren mantentze-lanetarako ekipoak behar dituzten proiektuei erantzunez, merkatu belgikarrean duen presentzia sendotu ahal izateko. Trengintzarako produktu indibidualak ekoizteaz gain, DANOBAT produkzio-lantegi eta gurpildun materialen mantentze-lanetarako tailerretarako neurrira egindako soluzioak egiten aditua da. Horren adibide dira DANOBATek Australia eta Indian, bogie eta ardatz muntatuen mantentze-lanetarako linea osoak ekoizteko sinatu dituen hiru kontratuak.