Skip to main content
2018/05/24

DANOBATEK BERE AZKEN GARAPENAK AURKEZTUKO DITU BIEMH AZOKAN

DANOBATEK BERE AZKEN GARAPENAK AURKEZTUKO DITU BIEMH AZOKAN

DANOBAT BIEMH azokan egongo da, (Stand C/03 – 5. Pabilioian), maiatzak 28tik ekainaren 1 bitartean. Bertan aurkeztuko ditu bere azken erantzi handiko soluzio aurreratuak eta industria digitalerako dituen zerbitzuak.

Bere parte hartzean zehar IRD-400, barrualdeak, kanpoaldeak, aurpegiak eta erradioak artezteko makina aurkeztuko du, DANOBAT-OVERBECK Alemaniako filialarena. Makina hau bereziki diseinatua izan da presizio handiko konponenteen fabrikaziorako.

Gainera, enpresak aukera izango du balio digitalaren proposamena partekatzeko, 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritzen diren garapen teknologiko propioak txertatuta dituena eta adimendun fabrikazio guneen sorreran urratsak emateko helburu duena, elkarrekin konektatutako ekipamenduekin hornitua dagoena eta modu autonomoan funtzionatzeko gaitasunarekin.

 

Forma ez-zilindriko eta erradioentzat soluzioa

Erakundeak azokara eramango dituen artezketa eskaintzen artean dago barrualdeak, kanpoaldeak, aurpegiak eta erradioak artezteko IRD-400 makina. Makina hau bereziki diseinatua izan da trokel eta matrizeen mekanizaziorako.

Garapen honen abantaila nagusiena da doitasun maximoko emaitzak lortzen direla konplexutasun geometriko handia duten piezetan eta produktibitate maila handia lortuz.

Artezketarekin zehaztasun handiko akabera lortzen da txertatuta duen eta 91 gradu arteko biraketa eman dezakeen BO ardatz bati esker. Ardatzen kontrolak posible egiten du barrualde konplexuak egitea, harri bakar bati eta inguruaren trazaketa bakar bati esker. Ondorioz, produktibitatea maximizatu egiten da.

Modelo honen baitan, 4 ardazdun dorreak softwarean txertatuta duen neurketa-zunda bat dauka, piezaren jatorrizko posizioa detektatzeko balio duena. Modu honetan, sistemak doitasunez lortuko du nahi duen neurria akaberaren azken iraganaldian. Ingurune biribiletan, biribiltasun- desbiderapena 0,5 µm izan daiteke.

Garapen honen beste berezitasun bat da ardatzen mugimendu guztien sinkronizazio gradu maila handia piezaren errotazio-ardatza barne (C0). Ondorioz, artezketa ez-zilindrikoa egin daiteke. Prestazio honek gainera aukera ematen du piezan geometria konplexuak mekanizatzeko koordenatu bidezko artezketarekin eta forma karratu, angeluzuzen zein libreak egin daitezke doitasun handiarekin.

 

4.0 teknologika etorkizuneko lantegietarako

DANOBATek digitalizazioan egindako apustua azokan erakutsiko du. Fabrikazio-sistema adimenduak, funtzionamendu autonomorako prestaturik dauden ekipamendu interkonektatuez osatuak, eraikitzeko helburuan aurrepausu bat egiteko asmoz, DANOBATek teknologia digitaleko azken berrikuntzetan oinarritutako garapen propioko eta balio erantsiko soluzioak aurkeztuko ditu.

4.0ko teknologiaz hornitutako garapen adimentsuen artean, DANOBATek Smart HMIa aurkezten du Langileari laguntzen dion interfaze adimendun bat da, eta ekipoen egoerari eta funtzionamenduari buruzko informazioa ematen dio langileari, bide batez produktibitatea handiagotuz.

Makinen monitorizaziorako Data System plataformaren funtzionaltasunak ere azalduko dira. Plataforma horrek ahalbidetzen du ekipoen egoera ezagutzea, denbora errealean, eta akatsak prebenitzea eta optimizatzea.

Azkenik Control System soluzioa ere aurkeztuko da. Soluzio honek, konplexutasun handiko fabrikazio lerroetan, non makina eta ekipo bat baino gehiago dauden, mekanizazio prozesuen fase guztiak kontrolatu, monitorizatu eta gainbegiratzea ahalbidetzen du,