Skip to main content
2017/03/30

DANOBATek altzairuzko tamaina handiko piezak ebakitzeko wireless soluzioa garatu du

DANOBATek altzairuzko tamaina handiko piezak ebakitzeko wireless soluzioa garatu du
  • Enpresak sistema aitzindaria garatu du Uddeholm erreminten altzairu ekoizlearentzat.
  • Eboluzio hau, kablerik gabeko elikatze-sistema batekin hornitua dago 30 metroko ibilbidea egiteko gai dena. Segurtasunez lan egiteko aukera ematen du banaketa- edo hesi-sistema fisikoen beharrik izan gabe.
  • Espazio handia aurreztea dakarren garapen hau, DANOBATek balio erantsi handiko zerra-industrialen gama berria ekoizteko egin duen apustuaren baitan dago.

DANOBAT makina-erremintaren ekoizleak kablerik gabeko ebaketa-soluzio aitzindaria garatu du automobilgintza eta energia sortzaile bezalako balio erantsi handiko sektoreetan erabiltzen diren dimentsio handiko altzairuzko lingoteak ebakitzeko diseinatua.

Sistema hau, Uddeholm lantegi suediar multinazionalarentzat diseinatua izan da, mundu mailan industria-erreminten altzairu ekoizle liderra denarentzat. Erakundeak elektrohigadura bidezko birgaldatze (ESR) linearen produktibitatea handitzea nahi zuen. Altzairua galdatzeko eta fintzeko prozesu hau, zehaztasun handiko industria-sektoreetako erremintak, moldeak eta aplikazioak ekoizteko erabiltzen da.

DANOBATen erronkarik nagusiena, Uddeholmek ezarritako produkzio eskakizunei aurre egitea izan zen, bai eta gaitasuna izatea 40 tonako pisua izan ditzaketen piezak zehaztasun handiarekin ebakitzea ere muturreko baldintzetan. Gainera, ekipoak errendimendu handia bermatu beharra zuen eta altzairuaren kalitate eta dimentsio ezberdinak ebakitzeko gaitasuna ere izan behar zuen.

Ebaki beharreko materialen gainazala, oxido geruza batekin estalita egoten da eta erresistentzia handiagoa emateaz gain, hautsa eta hondakinak ere sortzen dira. Elementu hauek ere kontuan hartzeko gaiak izan ziren zerra eraginkor bat diseinatzerako unean.

Wireless garapena

Hala ere, soluzio honen berezigarririk handiena da elikatze-sistema autonomo batekin hornitua dagoela. Industria-nabearen barruan 30 metrora arte desplazatu daiteke kablerik gabe eta ondorioz ekoizpen-gunea hobeto aprobetxatzen da, segurtasun osoa bermatuta eta heziak jartzeko beharrik izan gabe.

Elikatze-sistema hau, indukzio sistema baten bidez elikatzen den bagoi batean mugitzen da. Kableak lurperatuta daudenez, bagoiak ez dauka kable-etxe katearen beharrik eta mugimendurako askatasun handiagoa dauka piezen zamalanak egiteko garabiarekin edo bestelako altxatze-sistemekin instalazioen toki ezberdinetan.

Gainera, bagoiak euste-sistema bat dauka prozesua segurtasun osoz burutzeko eta ekipamenduaren zatirik ahulenak arriskuan jarri gabe.

Elkarrekin egindako ibilbidea

DANOBAT eta Uddeholmen arteko lotura ez da berria. DANOBATek ekoiztutako ebaketa-soluzioak  baditu jada Suediako lantokian, software aurreratu batekin hornituta daudenak eta enpresaren eskakizunei behar bezala erantzun dietenak.

XVII. mendean hasitako altzairugintza sektorean ibilbide luzea izan duen Uddeholmek, Voestalpine siderurgia multinazional austriarrarena denak, errendimendu handiko altzairuen garapenean ezagutza sendoa dauka, arlo horretan mundu mailako liderra izanik.

Erakunde honek filialak eta ordezkaritza komertzialak ditu ehunka herrialdeetan eta hotzean zein beroan egiten diren lan-aplikazioentzako altzairuan espezializatuta dago, bai eta plastikozko moldeentzako ere. 100.000 bezero baino gehiagorekin osatutako kartera dauka.