Skip to main content
2017/05/02

DANOBAT-OVERBECK METPACKen

DANOBAT-OVERBECK METPACKen

DANOBAT-OVERBECK Alemaniako Essen-eko METPACK azokan egongo da maiatzaren 2tik 6ra.

Biltegi-erreminten sorta zabala ekoizteko eta konpontzeko balio duten DANOBAT-OVERBECK IRD artezketa- makinek, ekoizpen malgu eta merkearen kontzeptu berritzailea ezarri dute, molde eta matrizeen fabrikaziorako erreminta sorta osora bideratuta eta egonkortasun eta produktibitate handia eskainita.

Granitozko bankadek, motor linealen teknologiek, doitasun handiko torlojuek eta beste hainbat osagaik, molde eta matrizeen produkzioaren kalitatea eta egonkortasuna ziurtatzen dute. Softwareak makinaren programazio bizkorra ahalbidetzen du operatzailea menu bisual batean zehar gidatuz. Forma ez-zilindrikoen artezketa, koordenatu bidezko artezketa, simulazioa, CAD-CAM mekanizazio modulua eta softwarearen beste aukera batzuk erabil daitezke aplikazio zehatzetarako.

DANOBAT-OVERBECKen helburua, bere erreminten kalitatea eta lan-denbora hobetzea da, puntako teknologia erabilita eta bezeroekin lankidetza estuan arituta.