Skip to main content
2015/10/19

DANOBAT neurketako ekipamendu berria

DANOBAT neurketako ekipamendu berria

Gurpil eta errailen arteko interakzioa faktore garrantzitsua da material ibiltariaren portaeran eta, ondorioz, ibilgailuen segurtasun eta erosotasunean. Hori horrela, beharrezkoa da zehaztasunez eta sarri gurpilen hainbat parametro detektatzea, eta bereziki, kontaktuaren perfila. DWPM, DANOBATeko perfilak neurtzeko azken generazioko ekipamendua, urteetan zehar material ibiltari eta operadoreekin batera egindako ikerketa eta garapenaren ondorioa da.

Sistema ondorengo parametroak neurtzeko gai da:

  • Gurpilaren erlaitzaren altuera
  • Erlaitzaren zabalera
  • qR faktorea
  • Aurpegien arteko distantzia
  • Gurpilaren diametroa

Mantenduko tailerretan instalatzeko diseinatu den DWPMak material ibiltariaren operadore eta mantentzaileei neurtzeko prozesua automatizatzen laguntzen die eta hartutako datuak beste sistema batzuetara eramaten.

Ekipoa babestu eta isolatzen duten elementuen menpean sistema jartzea erraza eta azkarra da eta ez da behar inolako obra zibilik egiterik, ezta elementu etzanak kentzerik ere.

Gurpilen perfil guztiak ikustean zehaztasun handia lortzen da eta gurpilen ezaugarrien inguruko informazio osoa.

Informazio gehiago: http://railways.danobatgroup.com/en/wheel-profile-measuring