Skip to main content
2016/03/01

DANOBAT artezteko makina laua Herbeheretako De Rooy enpresan instalatu da

DANOBAT artezteko makina laua Herbeheretako De Rooy enpresan instalatu da

Fresaketa eta, azken urtetan, hiru metro arteko zabalera duten piezen neurketa ere nahiko ohikoa da De Rooyn Slijpcentrum de Nuenen, Herbeereak, baina artezketa beste kontu bat zen. Baina guzti hori iraganeko kontua da. DANOBAT artezteko makina laua erosita, orain enpresak pieza handienak ere zehaztasun handienarekin mekanizatzeko gaitasuna du.

Dirk de Rooyren esanetan, "orain arte fresaketa lanak eta zabalera handiko piezen neurketak egin genitzazkeen, baina artezketaren kasuan 1700mm-ko zabalera eta 10 tonako piezekin mugatuta geunden". Dirk enpresako zuzendaria da bere anaia Adamekin batera. Orain, eta otsailean heldutako DANOBAT artezteko makina lau berriari esker muga hori guztia gaindituta geratu da.

GAMA

DANOBAT artezteko makina lauak 8000x3000x1600 mm-ko gama bat aurkezten du, gehienez 30 tonako piezentzako. Makinaren gama zabala ia bakarra da, Europan behintzat. "Europan badaude antzeko makina handiak, baina gainazalak artezteko makina erraildoi zaharrak besterik ez dira" Adam De Rooyren esanetan. "gure neurketako makinak 6000x3000x1600 mm-ko gama bat du. Gure fresaketarako makinak zabalera horiek hartzeko gaitasuna du, baita zertxobait zabalagoak ere. Baina gure artezteko makinek 1700 mm-ko muga zuten. Orain DANOBATen makinari esker zabalera ia bikoiztu egin da".

"Makinak artezteko bi buru dauzka: bat gainazalak artezteko eta bestea berriz edozein norabidetan baskulatzeko". Makina honek mahaiaren mugimendua eta haginarena zehatz mehatz tartekatzen ditu eta horri esker piezaren kurbak arteztu daitezke. Europan hori eta neurri horietan DANOBATek bakarrik egin dezake" baieztatu du Adamek.

ZEHAZTASUNA

Orain gutxi arte bakarrik fresatu ahal ziren altzairuzko txapa handiak, orain arteztu egin daitezke, gaur egungo eskaerari erantzunez. Dirk De Rooyren esanetan "nola egin daiteke zerbait mikra bateko zehaztasunarekin, erabiltzen den makina ez bada zehazta?". "DANOBAT CNC artezteko makinarekin milimetroko bi milarenetako zehaztasunarekin egin daitezke produktuak. Gakoa artezteko makina beraren piezetan dago, haietako asko arteztu egin baitira; milimetroko bi milarenetako zehaztasuna bermatzeko modu bakarra baita."

NEURRI HANDIKO MAKINAK

De Rooyk DANOBAT artezteko makina laua neurri handiko makinentzako piezak egiteko erabiliko du, adibidez ehungintzako makina handiak edo inpresio-prentsak.

Dirk de Rooyk ondo dakien moduan "Makinaren oinarriak oso zehatza izan behar du, guztia bere gainean eraikitzen baita". Anaien ustetan hiru metro baino gehiagoko piezen artezketa eskaera aurrerantzean handitu egingo dela. Adibidez, merkatuko "ASMLk egiten duen makina bakoitza aurrekoa baino handiagoa eta zehatzagoa izaten da. Makina horiek txip informatikoentzako jarritako mugak gero eta estuagoak dira eta gaur egun ez dira batere ezohikoak metroko zortzi milamilioren distantziak. Makina horien piezak gero eta zehatzagoak izan behar dira, bestela, ezin izango dugu inoiz azkeneko produktu hori sortu." Dio Adam De Rooyk.

NEGOZIO BOLUMENA

De Rooy Slijpcentrum negozioaren bolumenaren %30 inguru alemaniar merkatuarena da. Zehatzago esanda, artezketan aditua denak orain arte erabilitako makinaren mugei aurre egin behar izan die merkatu honetan. Egindako inbertsioa berreskuratzeko, DANOBAT makinak etengabe lan egin beharko du "milioika euroko inbertsioaz hitz egiten ari baikara" esan du Dirk De Rooyk. "Gure fresaketa sekzioa astean 100 ordu egoten da zabalik eta gure helburua DANOBAT makina ahalik eta azkarren maila horretan jartzea".