Skip to main content
2019/01/10

CMSk DANOBATengana jo du bere ekoizpen ahalmena handitzeko

CMSk DANOBATengana jo du bere ekoizpen ahalmena handitzeko
  • CMSk 12 milioi hagun ekoiztea aurreikusten du 2022an.
  • DANOBATek bere bezero zorroa zabaldu du Europan sektoreko liderra den enpresa batekin.

CMSk, aluminiozko hagunen fabrikatzaile turkiar nagusiak, DANOBATen esku utzi ditu Izmir hirian eraikitzen ari den lantegi berrirako soluzioak.

Hamarkada batzuk dira DANOBAT automobil fabrikatzaile nagusiekin eta auto atalen konpainiekin elkarlanean ari dela. Sektoreak, zeinak gero eta ekoizpen bolumen zorrotzagoak baititu, efizientzia hobetzeko erronka etengabeari egiten dio aurre horrela. Erronka horiek dira gure bezeroak DANOBATekin partekatu ohi dituztenak eta, horietatik abiatuta, kosorkuntzarako eta berrikuntzarako ekosistema bat sortzen da, bezeroa erdian kokatuta, soluzio berritzaileak eta erabat pertsonalizatuak, errentagarriak eta eraginkorrak lortzeko.

Aliantza berri horrekin, DANOBATek bere bezero zorroa zabaldu du Munduan sektoreko liderra den enpresa batekin, eta DANOBAT soluzioak aluminiozko hagunen munduko fabrikatzaile garrantzitsuenetan presente egotea lortuta.

CMSk 90 milioi euro baino gehiago inbertituko du guztira Izmir hirian eraikiko duen 38 mila metro koadrotik gorako lantegi berrian. Lantegi berri horri esker, fabrikatzaile turkiarrak 12 milioi hagun ekoiztea espero du 2022an.

CMSk auto fabrikatzailerik garrantzitsuenentzat ekoizten du eta horrela lortzen du auto marka nagusiek –tartean tartean Mercedes, BMW, Volkswagen, Audi, Bentley, Porsche, Seat, Skoda, Toyota, Ford, Fiat Group, Renault, Nissan, Honda, Dacia, Lexus edo Suzuki – enpresa turkiarrak fabrikatutako aluminiozko hagunak muntatzea.