Skip to main content
2016/12/05

Bombardier Transportationen beste eskari bat hobidun tornu bat instalatzeko

Bombardier Transportationen beste eskari bat hobidun tornu bat instalatzeko

Trenean espezializatutako DANOBATGROUPen dibisioak bere merkatua handitzen jarraitzen du, Bombardier Transportation enpresaren eskari garrantzitsu bat eskuratu baitu. Kanadako enpresak kontratu bat esleitu dio kooperatibari, tren gurpilen birprofilaketarako DANOBAT etxearen hobidun tornu bat hornitzeko.

DLR modeloak tren gurpilak eta freno diskoak mekanizatu ditzake. Ibilgailura akoplatutako ardatzekin lan egiteko aukera ematen du, bai eta ardatz eta bogie askatuekin ere. Konfigurazio asko dituenez, egin ditzakeen mekanizazioak ere bat baino gehiago dira: gurpilen profila, gurpilaren barrualdeko eta kanpoaldeko aurpegia, ardatzaren barruan edo muturrean dauden freno diskoak, baita gurpilean daudenak ere.

Makina honen funtsezko faktoreetako bat fabrikatik instalatuta daraman neurketa sistema aparta da, Neurketa sistemaren bidez trenaren gurpila doitasun handiz eta etengabe aztertu daiteke. Neurgailu hori hobidun tornuan erabat integratuta dago eta babestuta, mekanizazio prozesuan kalterik eduki ez dezan.

Teknologia hau DANOBAT SMART MACHINING software adimendunarekin konbinatuz, erraz manipulatzen den softwarea da. Posible da ziklo denbora drastikoki murriztea, mekanizazio prozesua optimizatzea, prozesuaren fidagarritasuna eta segurtasuna handitzea eta gurpilen bizitza nabarmen luzatzea.

Proiektu honek Bombardier Transportationekin, hau da, tren industriarako material gurpildunen fabrikatzaile nagusietakoarekin, lankidetzan jarraitzeko aukera ematen dio DANOBATGROUPi.