Skip to main content
2014/06/02

BIEMH 2014: HDS 6A DANOBATen zinta-zerra berria, 1. Pabilioiko D22/40 F-21/39 Estanean

BIEMH 2014: HDS 6A DANOBATen zinta-zerra berria, 1. Pabilioiko D22/40 F-21/39 Estanean
Gaur egunera arte, langileen jarduna zen materialaren ebaketaren eraginkortasunean eragiten zuen faktoreetako bat. Langileen esperientziak, formazioak edo ezagutzak neurri batean edo bestean eragin zezakeen materialaren ebaketan. “Esperientziaren' arabera, zintaren abiadura handiagoa edo txikiagoa izango da; baita buruaren aitzinamendu-abiadura ere. Beraz, langileak erabakiko du, zeharka, zintaren balio-bizitza zenbatekoa izango den. Hala ere, DANOBATek BIEMH 2014an frogatuko duen bezala, prozesuetan aieruak ekiden daitezke eta produkzio-erritmoetan hobekuntza esanguratsuak lortu, zintaren balio-bizitza luzatzearekin batera. DANOBATen produkzio handiko zerra horizontal automatikoen gamak 1100 mm-ra arteko ahalmena eskaintzen du biribileko ebaketan. Gamako modelo guztiak material zailak ebakitzeko diseinatuta daude, hala nola, Inconela, Hastelloya, titanioa, altzairu herdoilgaitzak eta karbono-altzairuak. DANOBATGROUPek BIEMHeko bere standean aurkezten duen makinak 660 mm x 660 mm-ko ebaketa-ahalmena eskaintzen du eta 18-150 m/min-ko zinta abiadura lortzen du 11 kw-ko motorrari esker. Buruaren egituraren diseinua hobetzeaz gain, HDS 6A makina ebaketa adimenduna duen iCS sistema integratua daramalako nabarmentzen da. “Zinta-zerretarako satelite bidezko nabigazio' gisa deskribatzen den intelligent cutting softwareak, erabiltzaileari material mota egokia, gradua, forma eta dimentsioak hautatzea eta ondoren, makinen kontrolari parametroak zintaren aitzinamenduaren eta abiaduraren arabera aukeratzen uztea ahalbidetzen dio. Material gehienen espezifikazioak sisteman aurre-programatuta dauden arren, posible da parametro horiek aldatzea eta beste material talde batzuk gehitzea beharrezkoa den kasuetan. Ebaketa adimendunaren sistemarako sarbidea ere mugatu daiteke pasahitz baten bidez. Hala, NC programetan baimendu gabeko aldaketak egitea ekiditen da. Zintaren, sea bi-metalaren, karburoaren edo beste mota bateko materialaren garaia baino lehenagoko desgastea ekiditeko, DANOBAT sistemak parametro zehatz batzuk sartzea ahalbidetzen dio langileari, sistemaren errodajea egokia dela ziurtatu ahal dezan. Desbideratze adimendunaren kontrolak zintaren aitzinatzea eta abiadura murriztuko lituzke hala behar izanez gero. Ondorioz, ebaketa zuzena izatea bermatuko litzateke.